Bóveda (Gaubea)

Boveda» orritik birbideratua)

Bóveda[1] Arabako mendebaldeko Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da. 2007an, 82 biztanle zituen.

Bóveda
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°54′24″N 3°12′17″W / 42.90665°N 3.20475°W / 42.90665; -3.20475
Garaiera691 m
Demografia
San Bizente martiriaren elizaren kanpandorrea.

Historia aldatu

Ebro ibaitik Urduñara bidean Losa haranera jeisten zen galtzada erromatarrean kokaturiko herria da[2]. Herriaren aurreneko aipamena 1175. urteko agiri batean aurkitzen da[3].

XIV. mendean Don Nuño Bizkaiko Jaunaren menpeko lurraldea zen eta ondoren Belasko eta Salazar familien esku egon zen.

Geografia aldatu

Errepide herri bat izanik herri luzea da Bóveda. Omecillo ibaiak bi mendizerraren arteko harana zeharkatzen du. Herrigune konpaktua badu ere etxeak elkarrengandik bereizita kokaturik daude.

Fosilak aurkitzeko ingurune aproposa da, ammoniteak bereziki ugariak dira.

Demografia eta biztanleria aldatu

XIX. mendean 300 biztanletik gora izan zuen eta 1943. urteko erroldan 420 izatera iritsi zen. Urte horretan bi eskola zituen eta 63 ikasle[2]. Ordutik aurrera ordea beherantz egin du nabarmen populazioak.

Bóvedako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
91 95 93 88 81 84 86 82

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda


Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Bizente martiriaren eliza: Gurutze latindarraren itxurako oinarria du, egituraz barrokoa da eta atarian puntu erdiko hiru arku ditu. Aldare nagusia neoklasikoa da eta sagrarioko erliebeak zaharragoak dira. Kanpandorrearen oinarria laukia da eta gora egin ahala diametroa txikitzen da atal bakoitzean. Piramide itxurako muturra du eta gainean linterna bat[4].
  • San Joan baseliza
  • Iturriak, garbitegiak eta askak. Bi eraikin aurkitzen dira errepidearen ertzean eta funtzio hirukoitza dute, herritarrak urez hornitzea, erropak garbitzeko tokia eta animalientzako aska.
  • Fosilen etxea: Fosil ugari agertzen ditu aurrealdean eta horregatik deitzen diote "Fosilen etxea". Koralak, ammoniteak, gasteropodoak eta bibalboak ageri dira apaigarri gisa[5]. Neithea izeneko nekazal etxeak ere bibalbo fosil baten izena hartzen du, Bóveda inguruan nahiko ugaria dena[6].
  • Ribotako menhirra. 1175eko agirian aipatzen da[7].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. a b (Gaztelaniaz) «BÓVEDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  3. «www.turismorural.com, Información Turística de Valdegovía, Alava, España. Turismo Rural y Ecoturismo» www.turismorural.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  4. Garamendi, Gaizka. «Iglesia de San Vicente de Bóveda, Valdegovía (Álava)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  5. Pangea, Made In. (2019-08-01). «Made in Pangea: La Casa de los Fósiles.» Made in Pangea (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Neithea Puelles | Casa Rural en Boveda (Álava)» zonasrurales.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).
  7. «Bóveda - Ayuntamiento de Valdegovía - Gaubeako Udala» www.valdegovia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-17).

Bibliografia aldatu

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak aldatu