Botilaren dantza
Botilaren dantza Paraguaiko dantza folkloriko tradizional bat da buruan beirazko botila-dorre bat osatuz orekak eginez dantzatzean datzana.
Dantzaren jatorria argi ez badago ere, teorietako batek dio galopa izeko dantzatik datorrela. Galopa-dantzariek pitxerrak buruaren gainean jarrita dantzatzen dute eta dantzaldian zehar pitxerrak beraizko botilen ordez aldatzen dituzte.
Botilaren dantzaren emakume dantzariek XIX. mendeko herri jantziekin dantzatzen dute, orkatilerainoko gonak daramatzatela. Ikuskizunak paraguaitar polka musikaz lagundu ohi dira. Dantzariek pausoak inprobisatu ohi dituzte besoak zabalduz gonen parpailei eutsiz. Dantza hau bakarka, bikoteka eta taldeka dantzatu daiteke, botila batekin edo birekin. Hala ere, dantzari eskarmentudunek hamar botila edo gehiagorekin dantzatu dezakete.
Dantzariek darabiltzaten botilak Paraguaiko banderaren koloreak irudikatzen dituzten xingolekin edota loreekin apaintzen dira.