Bortxatzaile bat zure bidean

Bortxatzaile bat zure bidean[1] (gaztelaniaz: Un violador en tu camino) performance feminista bat da, feminizidioaren eta indarkeria matxistaren kontra protesta egiteko. LASTESIS taldeak koreografia edo performance hori sortu zuen Valparaíson eta lehendabizikoz 2019ko azaroaren 18an egin zuten.[2] Indar hartu du Sebastián Piñera Txileko presidentearen gobernuaren kontrako protesten harira, eta oso denbora laburrean mundu osora hedatu da.[3] Herrialde bakoitzean, bertako hizkuntzara egokitzen dute performancean erabiltzen den kantuaren testua, eta Baztango feministek Berako herriko plazan egin zuten koreografiarako euskarara ekarri zuten.

Bortxatzaile bat zure bidean
Jatorria
Egilea(k)LASTESIS (en) Itzuli
Argitaratze-data2019
IzenburuaUn violador en tu camino
Jatorrizko herrialdeaTxile
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Argumentu nagusiaBortxaketa eta Emakumeen aurkako indarkeria

2019ko abenduaren 6an Donostian[4] egin zen, 11an Beran[5], 13an Iruñean[6] eta 19an Bilbon.[7]

Testuingurua aldatu

Abestiaren letrak Txileko historia politikoaren hainbat erreferentzia sinboliko ditu. 80ko hamarkadaren amaieran, Pinocheten diktaduratik irteteko prozesua hastearekin batera, Carabinerosen polizia erakundeak 90eko hamarkadako slogana ezarri zuen: "Lagun bat zure bidean"[8]. "Herria hurbiltzea" zuen helburu, garai hartan gaitzespen maila handia baitzuen. "Bortxatzailea zu zara, pakoak dira..." salatzen du Las Tesis taldeak bere letran, "Lagun" hitza "bortxatzaile" hitzaz aldatzearekin leloaren jatorrizko zentzuari buelta eman zion.

LASTESIS[9] Valparaisoko lau emakumez osatutako taldea da: Daffne Valdés, Paula Cometa, Sibila Sotomayor eta Lea Cáceres. Hainbat forma artistiko barneratzeaz gain (antzerkia, diseinua, musika, arte bisualak …), pieza bakoitza ikerketa teoriko eta historikoko prozesu batean oinarritu nahi dute. 2019an, esaterako, Silvia Federici idazlearen "Caliban eta sorgina"[10] liburua antzezteko lan egin zuten. Munduko ospea lortu duen performancea osatzeko, Rita Segato[11][12][13] antropologoaren testuen azterketan oinarritu ziren: autore honen iritziz, bortxaketak ez dira gertakari isolatuak, gertakari politiko-sozialak baizik.

Txilek 2019ko urrian hasi zuen matxinada prozesuaren baitan, hainbat mekanismo errepresibo garatu zituzten Carabinerosek: hilketak, bahiketak eta begietara tiro zuzenak eta sexu indarkeria.[14]

Performancea "feminizidioa da, hiltzaileaz gara ahazten; desagerpena, eta bortxaketak" adierazten duten bertsoetara iristen direnean, emakumeek eskuak beren buruen atzean eramaten dituzte, eta eserialdiak egiten hasten dira, Carabinerosek gehien erabiltzen dituen tortura metodoetako bat erreproduzitzeko asmoarekin. Abofem[15] Txileko abokatu feministen sarearen arabera, agenteek emakumeak biluzten dituzte, "eta eseriarazten dituzte, baginak barruan zerbait gordetzen duten aztertzeko". "Pakoen" (carabineroen) errepresioaren sinbolo bihurtu ziren eserialdiak, Las Tesisek berrerabili zituzten erresistentziaren aurka egiteko. Euskerazko bertsioan zipaio hitza erabiltzen da, “pakoen” ordez.

Baina letraren atalik sendoena Carabinerosen ereserki instituzionaletik[16] hitzez hitz atera zutena da: "Duerme tranquila, niña inocente, sin preocuparte del bandolero, que por tu sueño dulce y sonriente vela tu amante carabinero". Abestiak, "Orden y patria" izenburu adierazgarria daramana, karga sinboliko berezia du txiletarren memoriarn: Pinocheten diktadura garaian derrigorrezko irakaskuntzakoa zen lehen hezkuntzako eskoletan. Orain emakumeek ereserki diktatoriala hartu eta, Txilen inork "lasai lo" egiten ez duela esatean, ereserki errebelde bihurtuz.

Hitzak aldatu

Bilbon, 2019ko abenduaren 19an abestu zena[17][18]. Egindako koreografiaren gida bat ere egin zen.[19]

Patriarkatua da epaile
Jaiotzetik sententziatuz
Ta gure zigorra?
Bortizkeria ikusezina

Patriarkatua da epaile
Jaiotzetik sententziatuz
Ta gure zigorra?
Bortizkeria nabaria

Feminizidioa da
Hiltzaileaz gara ahazten
Desagerpena
Eta bortxaketak

Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ezta janzkera
Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ezta janzkera
Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ezta janzkera
Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ezta janzkera

Bortxatzailea zu zinen
Bortxatzailea zu zara
Zipaioak,
epaileak,
Estatua,
Presidentea

Estatua zapaltzailea, ar zantar bortxatzailea
Estatua zapaltzailea, ar zantar bortxatzailea
Bortxatzailea zu zinen
Bortxatzailea zu zara

Duerme tranquila, niña inocente,
sin preocuparte del bandolero,
que por tu sueño dulce y sonriente
vela tu amante carabinero

Bortxatzailea zu zara
Bortxatzailea zu zara
Bortxatzailea zu zara
Bortxatzailea zu zara

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Más de un millar de mujeres replican en Bilbao la acción “Un Violador en tu camino” (Las Tesis)» Ecuador Etxea 2019-12-19 (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  2. (Gaztelaniaz) BBC. (2019-11-30). "El violador eres tú": el potente himno feminista nacido en Chile que da la vuelta al mundo. .
  3. «'Bortxatzaile bat zure bidean' koreografia egin dute Iruñean» Berria 2019-12-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. Berria. ««Bortxatzailea zu zara», Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  5. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «El himno feminista 'Un violador en tu camino' llega a Bera con una versión en euskera» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  6. Berria. «'Bortxatzaile bat zure bidean' Iruñera iritsi da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  7. (Gaztelaniaz) Deia. «"Un violador en tu camino", a viva voz en Bilbao» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Adiós a "Un amigo siempre": Carabineros cambiará lema institucional después de casi 20 años» BioBioChile - La Red de Prensa Más Grande de Chile 2018-04-09 (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  9. Txantiloi:Es-CL Quiénes son Las Tesis, el colectivo feminista chileno que creó ”Un violador en tu camino”. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Un violador en tu camino: la simbología y la historia | La performance que se convirtió en himno mundial» PAGINA12 (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  11. (Gaztelaniaz) «Rita Segato: “Hay que demostrar a los hombres que expresar la potencia a través de la violencia es una señal de debilidad”» Hordago - El Salto (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  12. (Gaztelaniaz) Pichel, Mar. (). "La violación no es un acto sexual, es un acto de poder, de dominación, es un acto político". (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  13. (Gaztelaniaz) Rita Segato: “La violación es un acto de poder y de dominación”. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  14. (Gaztelaniaz) Espina, Fernando. (). «“Valoramos informe de ONU sobre graves violaciones a DDHH en Chile y reiteramos, el INDH no miente”» INDH (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  15. (Gaztelaniaz) «Los carabineros reproducen los métodos de tortura de la...» Revista Cítrica (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  16. (Gaztelaniaz) «Carabineros de Chile - Himno Institucional» www.carabineros.cl (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  17. (Gaztelaniaz) Más de un millar de mujeres replican en Bilbao la acción “Un Violador en tu camino” (Las Tesis). (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  18. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2019-12-19). «El himno feminista, 'Un violador en tu camino' resuena en Bilbao» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  19. «Bilboko "Bortxatzaile bat zure bidean” entseguetan parte hartzeko aukerarik ez bazenuen izan, hemen daukazu koreografiaren azalpen-bideo bat, abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan, udaletxearen aurrean egingo den ekintzan parte hartzekopic.twitter.com/vKZfg5xqbV» @EcuadorEtxea 2019T02:13 (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).

Kanpo estekak aldatu