Borsch-a beterraban oinarritzen den barazki zopa da.

Borsch
beetroot soup (en) Itzuli eta janari
Borscht with bread.jpg
OsagaiakAza
patata
azenarioa
beet (en) Itzuli
patata
tipula
Osagaiakbeet (en) Itzuli, Aza, patata, tipula eta azenarioa
Historia
JatorriaKieveko Rusa
Ukrainako borscha.

JatorriaAldatu

 
Borscharen osagaiak.

Borscha, jatorriz, urdanaza hezeguneetako landarearen zurtoin, hosto eta unbelaz eginiko zopa zen. Denborarekin prestatzeko era desberdinak garatu ziren, eta haien artean beterraban oinarritutakoa nagusitu zen.

Urdanaza-borscha pobreen janaria zen, gaur eguneko esamolde batzuetan oraindik ageri dena: Polonian zerbait "borscha bezain merkea" dela esaten da, hura gutxiesteko;[1] eta "borschari bi perretxiko botatzea", berriz, neurriz kanpoko gastua egitea da.[2]

EtimologiaAldatu

  • "Borsch" izena eslaviar zaharreko бърщь hitzetik etor daiteke, urdanazaren борщівник (borschivnyk) izenarekin lotua. Landare honen hostoak usain sendoa du, besteen gainetik nabarmentzen dena.[3]
  • Beste teoria baten arabera, txiribiaren пастернак ("pasternak") izenaren aldaera litzateke. Patata iritsi aurretik oinarrizko janaria zena.
  • Hirugarren aukera beterrabaren буряк ( "Buryak") izenaren erro beretik etortzea da. Gaur egun osagarririk adierazgarriena izan arren, osagai hau duela denbora gutxitik erabiltzen da.

AldaerakAldatu

Plater honen bi aldaera nagusi daude, beroa eta hotza. Era desberdinean zerbitzatu eta prestatzen dira, krema garratzez, ezamihiluz eta perrexilez onduta. Harekin batera berakatz ale bat (aparte, eta gordinik), "kascha" (suge-ilarrezko orea) edo "panpuxka" izeneko ogitxoak[4] jan ohi dira, vodkaz lagunduta.[4]

Borsch beroaAldatu

Borsch beroa da ezagunena, osagai asko dituen gisatua. Gastronomiaren arabera, barazki desberdinak izan ditzake ( babarruna, aza, azenarioa, luzokerra, patatak, tipula, tomatea...), perretxikoak, haragiak (oilaskoa, txerrikia, behia...).

Borsch hotzaAldatu

 
Borsch hotza

Borsch hotzak zopa itxura du, eta hainbat kulturatan jaten da. Esate baterako, Europar jatorriko juduen artean (Lituania, Errusia eta Ukraina) ohikoa da. Borsch hotzaren oinarria beterraba zati egosien salda da, eta aukeran hainbat osagai gehitu daitezke: limoi zukua, tipula txikitua, patata egosia, azukrea...

Borsch berdeaAldatu

Erremolatxaren ordez mingarratz handia erabiltzen da.

Borsch zuriaAldatu

Żurek bezala ezaguna, zekale irinarekin eta haragiarekin egina dago.[5]

Borscha munduanAldatu

Borscha Ukrainan asko jaten da, jatorria hura baita.[6] Halere, plater hau Ekialdeko eta Erdialdeko Europako sukaldaritzan oso hedatua dago. Barščiai esaten zaio lituanieraz; Borschtsch alemaniarrez (Ekialdeko Prusian Bartsch);[7] Barszcz Polonian;   борщ (i · ?) borshch ukraineraz, eta borş errumanieraz . Ekialdeko Europatik joandako komunitate judutarrek Ameriketara eraman dute, batez ere Argentinara ("manjar de betabel de bobelicha").[8]

ErreferentziakAldatu

  1. The Canadian Oxford dictionary. (2nd ed. argitaraldia) Oxford University Press 2004 ISBN 978-0-19-173521-9. PMC 62324867. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  2. (Ingelesez) «WSJP» wsjp.pl (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. Dembińska, Maria,. Food and drink in medieval Poland : rediscovering a cuisine of the past. ISBN 0-8122-3224-0. PMC 40675073. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. a b Burlakoff, Nikolai.. (2013). The world of Russian borsch : explorations of memory, people, history, cookbooks & recipes. AelitaPress ISBN 978-1-4840-2740-0. PMC 919274244. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. Strybel, Robert.. (2005). Polish heritage cookery. (Expanded and illustrated ed. argitaraldia) Hippocrene Books ISBN 0-7818-1124-4. PMC 64684189. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. Davidson, Alan, 1924-2003,. The Oxford companion to food. (3rd edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-967733-7. PMC 890807357. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  7. Marks, Gil.. (2010). Encyclopedia of Jewish food. Wiley ISBN 978-0-470-39130-3. PMC 501320645. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Cocina del Mundo : Borsch Ruso» El Gato Viajero 2016-09-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).