Borroka armatu

Borroka armatua» orritik birbideratua)

Borroka armatua armak eta indarkeria modu sistematikoan erabiliz talde edo erakunde armatuek darabilten biolentzia politiko motari deritzo. Historikoki, borroka espresio horren agerpena, sakonagoak diren gatazka politiko eta sozio-ekonomikoen ondorioz agertu izan da, betiere zapalkuntza edo eskubideen ukazioa bizi izan duten kolektiboen eskutik (langile klasea, nekazariak, nazio ukatuetako kideak...).

Borroka horren funtsa Estatuak zenbait erakunde armaturen bidez (poliziak eta ejertzitoak) biolentziaren gainean duen monopolioa ukatzean datza; horretarako, estatu-egitura horiexen aurkako ekintza militarrak egiten dira. Borroka armatua, alabaina, ez daiteke era isolatuan uler: normalean, praxi politiko-militarraren ataletako bat izan da eta, gauzak horrela, kolektibo borrokalariaren ekinbide politikoarekin uztarturik agertu izan da beti. Molde horrek, beraz, tokian tokiko aldarrikapen eta borroka politikoarekin harreman zuzena du beti, ez soilik bere garapenean, baita lortu nahi dituen helburuetan ere, osoki politikoak izan ohi direnak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu