Born on the Fourth of July
Born on the Fourth of July (euskaraz Uztailaren Lauean Jaioa) 1989ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. Bertan, Tom Cruise, Kyra Sedgwick, Raymond J. Barry, Jerry Levine, Frank Whaley eta Willem Dafoe aktoreek antzeztu zuten.
Vietnamgo Gerrako Ron Kovic beteranoaren bizipena kontatzen da. Stonek gerra horri buruz filmatutako trilogiako filmetako bat da, gainontzeko biak Platoon (1989) eta Heaven & Earth (1993) direlarik.
Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen, azkenean 2 irabaziz: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Oliver Stone) eta Muntatze onenaren Oscar Saria.
Argumentua
aldatuRon Kovic (Tom Cruise) Vietnamgo Gerran borrokatzeko izen eman duen estatubatuar gazte bat da, bere herrialdea defendatzea hareriko maitasuna erakusteko modurik onena dela sinistuarazia dagoelarik. Baina gerra beterano gisa jaioterrira gurpildun-eserleku batean helbarrituta itzuli bezain azkar eta erdipurdiko ospitale batean dagoelarik bere ordurarteko pentsamoldea zeharo aldatuko da.
Aktoreak
aldatu- Tom Cruise: Ron Kovic
- Willem Dafoe: Charlie
- Bryan Larkin: Ron, gaztea
- Raymond J. Barry: Kovic aita
- Caroline Kava: Kovic andrea, ama
- Josh Evans: Tommy Kovic
- Seth Allen: Tommy, gaztea
- Jamie Talisman: Jimmy Kovic
- Holly Marie Combs: Jenny
- Kyra Sedgwick: Donna
- Jerry Levine: Steve Boyer
- Frank Whaley: Timmy