Boris Fiodorovitx Godunov (errusieraz: Бори́с Фёдорович Годуно́в, bɐˈrʲis ɡədʊˈnof ahoskatua; c.1551 - Mosku, Errusia, 1605) Errusiako tsarra izan zen 1598tik 1605era. Fedor I.aren koinatua zen, eta errege-lanetan jardun zuen tsar izendatu baino lehenagotik ere, Fedor hil ondoren, legezko oinordekoa (Ivan Izugarriaren seme Dimitri) hil zutenez.

Boris Godunov

Tsar of All Russia (en) Itzuli

1598ko otsailaren 17a - 1605eko apirilaren 13a
Teodoro I.a Errusiakoa - Teodoro II.a Errusiakoa
Bizitza
JaiotzaVyazma (en) Itzuli1552ko abuztuaren 12a
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku1605eko apirilaren 23a (52 urte)
Hobiratze lekuaHirutasunaren eta San Sergioren Lavra
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaFyodor Godunov
Ezkontidea(k)Maria Skuratova-Belskaya (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaGodunov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Oprichnik (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa

Musicbrainz: 14ccc1e1-a283-42b3-8849-e477d8388b56 Songkick: 337689 Find a Grave: 1508 Edit the value on Wikidata

Konstantinoplaren mende zegoen Errusiako Eliza bereizi, eta Moskuko aitalehen kargua sortu zuen (1589). Ivan Izugarriak hartu zituen Suediako lurraldeak eskuratu zituen berriro ere, eta tartariarren erasoari eutsi zion Krimean. Europako kultura Errusian sartzen saiatu zen; irakasleak ekarri zituen atzerritik, eta ikasleak bidali Europara, han ikas zezaten. Bere erreinaldiaren bukaeran goseteak nozitu behar izan zituen herriak, eta horrek matxinadak eta altxamenduak eragin zituen. Poloniaren laguntza izan zuen Demetrio Faltsuak, eta boiardoek eragindako altxamendu horietako bat zapaltzen hil zen Boris Godunov.

Boris Godunov, artelanetan aldatu

Boris Godunoven historian oinarriturik Puxkinek antzerki-lan bat idatzi zuen, eta Musorgskik opera bat, biak izenburu berarekin: Boris Godunov.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Godunov