Burgundiako Erresuma

Borgoinako Erresuma» orritik birbideratua)

Burgundiako Erresuma Erdi Aroko bi erresumen izena da, gaur egungo Frantzia, Italia eta Suitzaren artean eratu zirenak:

Historia aldatu

 
Lau Burgundiak IX. eta X. mendeetan: Burgundiako Dukerria, Burgundiako Konderria, Burgundia Garaia eta Burgundia Beherea; azken hiruak Germaniako Erromatar Inperio Santuko lurretan eratu ziren

Burgundiako Lehen Erresuma burgundiar herriak eratu zuen, V. mendean, Léman aintziraren ertzean, Sapaudian, kokatu zirenean. Erresuma honetako erregerik garrantzitsuena Gundebaldoa izan zen, Langrestik Marseillara eta Rhinetik Loirara arteko lurraldea gobernatu zuena. 534an frankoek berenganatu zuten eskualdea eta Frankoen Erresumaren zati bilakatu zen[1].

Ondoko mendeetan zenbait entitate geopolitiko sortu ziren eremu horretan, denek ere Burgundia izena hartu zutenak. 843ko Verdungo Hitzarmenaren bitartez, Karolingiar Inperioa Luis Errukitsuaren hiru semeen artean banatu zen; Burgundiari dagokionez, ekialdea, Franche-Comté, Lotario I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearen esku gelditu zen, eta mendebaldea, geroko Burgundiako Dukerria, Karlos II.a Burusoilaren esku[1].

855ean, Lotario I.a hil zenean, haren mendeko Burgundia semeen artean banatua izan zen: Lotariok Burgundia Garaia, Juraz honaindiko Burgundia ere deitua, jaso zuen eta Luisek Burgundia Beherea, Juraz haraindiko Burgundia ere deitua[1]. 933 aldean, Rodolfo II.a Borgoinakoa errege zelarik, Burgundia Garaia eta Burgundia Beherea batu ziren, Arlesko Erresuma sortuz.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Kingdom of the Burgundians. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-16).

Kanpo estekak aldatu