Bordetella pertussis Bordetella generoko bakterio patogenoa da, kukutxeztula sortzen duena. Jules Bordet mikrobiologo belgiarrak 1900ean lehenbizikoz deskribatu zuen bakterio hau, eta bere omenez mikrobio berriak bere izena (Bordetella) hartu zuen.

Bordetella pertussis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaBetaproteobacteria
OrdenaBurkholderiales
FamiliaAlcaligenaceae
GeneroaBordetella
Espeziea Bordetella pertussis
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaKukutxeztula
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Ezaugarriak aldatu

Bordetella pertussis bakterio Gram negatiboa da, eta kokobazilo itxura du. Aerobio hertsia da, eta ez da mugikorra. Zelula hormaren gainetik bere birulentzia areagotzen duen kapsula bat dauka. Ez du esporarik sortzen.

Eskakizun nutritiboak zorrotzak ditu (aminoazidoak metabolizatzen ditu), eta hazkuntza-inguru aberatsak erabili behar dira laborategian bere hazkuntza lortzeko (sarritan, odola duten odol-agarrak).

Gizakia da bakterio honen gordaleku bakarra. Bakterioak ezin du aske bizi ingurugiro naturalean.

Patogenia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «kukutxeztula»

Bordetella pertussisek kukutxeztula eragiten du. Bakterioa arnas-aparatuan hazten da, eta arnas-traktuko epitelio ziliodunera atxikitzen da infektatu ondoren, dituen adhesinen bitartez. Hortik biriketako albeoloetara pasatzen da, nekrosi sortzeko aukera garatuz [1].

Kukutxeztula oso kutsakorra da. Kutsatzeko bidea airekoa da: gaixoek milioika bakterio patogeno kanporatzen dituzte txistu-tanta txikiekin eta aerosolekin, eztula egiterakoan; txistu-tantak inhalatzerakoan bakterioak ere inhalatzen dira. Sarrerako atea, hortaz, arnas-traktua da, eta infekzioa maila horretan gauzatzen da.

Lau exotoxina indartsu ekoizten ditu mikrobio patogenoak, pertussis toxina (AMP ziklikoaren kontzentrazioa igotzen duena) izanik kaltegarriena.

Etengabeko eztul bortitza da kukutxeztularen sintomarik nabarmenena. Txertaketa masiboari esker gaur egun gaitz honen kasu gutxi gertatzen dira Euskal Herrian.

Erreferentziak aldatu

  1. Basaran Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 209-210 orr.

Kanpo estekak aldatu