Boone Carlyle ABC kanal estatubatuarrak emititzen zuen Lost telesaileko fikziozko pertsonaia da, Ian Somerhalder aktoreak interpretaturikoa. Boone episodio pilotuan aurkeztua da Hego Pazifikon izandako hegazkin istriputik bizirik irtendako Shannon Rutherforden neba ordearen gisan.[1] Hau ahal duen heinean naufragatuen babesa ziurtatzen saiatzen da eta azkenerako John Locken babestua bihurtzen da.

Boone Carlyle
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaMalibu, 1981
Heriotza2004ko azaroaren 1a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
Jarduerachief operating officer (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak

Lehen denboraldiko beste pertsonai asko ez bezala, zeinak aktoreen oinarrien inguruan berridatziak izan ziren, Boone bera izan zen produkzioan zehar. Somehalderrek ez zuen episodio pilotua grabatu nahi; hala ere, J.J. Abrams sortzaile eta produktorearekin lan egingo zuela jakitean, aukera aprobetxatzea erabaki zuen. Bai ikusle eta baita zaleek ere pertsonaia ondo hartu zuten; USA Today egunkariak Boone «heldu bihurtzeko saiakerak egiten dabilen gizon gazte pribilegiatu eta esperientzigabea» bezala deskribatu zuen. Boone abioneta batetik erortzeak eragindako zaurien ondorioz hil zen.

Biografia aldatu

Boone Carlyle Oceanic izeneko hegazkinaren barruan zihoan ederrena zen. Boone 1981eko urrian jaio zen, eta Sabrina Carlyle ezkontzen enpresa bateko jabe aberatsaren semea zen.[2] Boonek hamar urte zituela, Sabrina Adam Rutherfordekin ezkondu zen, eta honek Shannon izeneko zortzi urteko alaba bat zuen. Hogei urterekin bere amaren negozioko operazioen nagusi bihurtu zen New Yorken. Boonek bere arreba-ordearekiko beranduago atrakzio erromantikoan bilakatuko den sentimendua zuen. Boone Shannonek bere aita hil eta gero zituen zailtasun ekonomikoetaz ohartzean, dirua ematea proposatu zion, baina honek ez zuen onartu. Boonek behin baino gehiagotan salbatu zuen Shannon bere erlazio abusiboetatik, horretarako bere mutil lagunei joan zitezen ordainduaz. Erreskate hauetako batek Boone Sidneyra eramaten du 2004ko irailan, eta bertan ohartzen da erlazio hauek izatez Shannonek asmaturiko azpijokoak direla, hala Boonen diru eta atentzioa lortzeko. Boone guztiz minduta geratu zen hau jakitean. Boone eta Shannonek harreman sexualak mantendu zituzten azken honen mutil lagun australiarrak bere diruarekin ihes egin ondoren. Hurrengo egunean, Oceanic Airlineseko 815 hegaldia hartu zuten AEB-ra itzultzeko. Hegazkin istripua izan eta berehala, Boonek Rose Hendersoni berranimazioa praktikatu zion nahiz eta honek inongo arrakastarik ez izan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Keveney, Bill. (2005ko maiatzak 25). «Gathering the Dearly Departed» USA Today.
  2. Cuse, Carlton (gidoigilea), Grillo-Marxuach, Javier (gidogilea), Holcomb, Rod (zuzendaria) (2005eko urtarrilaren 12). «Hearts and Minds». Lost. 13.episodioa. 1. denboraldia. ABC.

Kanpo estekak aldatu