Bomilkar (K.a. II. mendea)

Bomilkar (punikoeraz: 𐤁𐤃𐤌𐤋𐤒𐤓𐤕, BDMLQRT)[1] K.a. II. mendeko noble bat eta Jugurta errege numidiarraren jarraitzailea izan zen, gero traizionatu zuena. Jugurtaren konfiantza sakona izanik, Bomilkar zerbitzu sekretu askotan lan egin zuen. Bereziki, Jugurta Erroman zegoela, K.a. 108an, Bomilkarrek Massivaren hilketa burutu eta gauzatu zuen, hau Erroman zegoenean, zeina Jugurta bezala, Masinissaren biloba baitzen eta Numidiaren erregegaia. Hilketa agerian geratu zenean eta aurkitzean Bomilkar horren atzean zegoela, honek aitortu behar zuen, baina epaiketa hasi aurretik, bere nagusiak modu pribatuan Afrikara bidali zuen[2].

Bomilkar (K.a. II. mendea)
Bizitza
Jarduerak

Hurrengo urtean, Jugurtaren armadaren atal bat agindu zuen, baina Mutul ibaian izandako liskar batean, Publio Rutilio Rufok, Kinto Zezilio Metelo Numidikoren ordezkariak, garaitua izan zen[3]. Urte bereko neguan, Metelok, Zamako porrotaren ondoren, Bomilkarrek konpromisoa hartu zuen, erromatar laguntzaren truke, Jugurta bizirik edo hilda entregatuko zuela. Bitartean, erregeak enbaxadoreak bidali zituen Metelori baldintzarik gabeko menpekotasun eskaintzak egiteko[4]. Hori adostu ondoren, Jugurta traizio bati buruzko susmoak izan zituenez, Bomilkarrek ahalik eta azkarren erabaki zuen saldukeria gauzatzea. Honela, plan bat osatu zuen Nabdalsarekin, noble numidiar batekin, erregea harrapatzeko edo erailtzeko. Hala ere, plana Jugurtari salatu zioten Nabdalsaren idazkariak edo agenteek salatu zioten, eta Bomilkar harrapatu eta hil zuten[5].

Erreferentziak aldatu

  1. HUSS (1985): 561. or.
  2. Sail. Jug. 35; comp. Liv. Epit. 64. (Smith-ek aipatua)
  3. Sail. Jug. 49,52,53. (Smithek aiatua)
  4. Sail. Jug. 61, 62. (Smithek aipatua)
  5. Sail. Jugurta. 70,71. (Smithek aipatua)

Bibliografia aldatu

  • HUSS, Werner (1985): Geschichte der Karthager, Munich: C.H. Beck, ISBN 9783406306549. (alemanez)
  • Artikulu honek jabari publikoko argitalpen bateko testua biltzen du: Smith, William, ed. (1870). Bomilcar. Greziako eta Erromako Biografia eta Mitologiako Hiztegia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu