Bolueta dorreak

Bolueta Dorreak» orritik birbideratua)

Bolueta dorreak Bilboko Bolueta auzoan dauden etxeorratz multzoa da. Eusko Jaurlaritzako Orubide agentzia publikoak eta Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak kudeatu zuten proiektua. Guztira 1.100 etxebizitza eraiki zituzten, gehienak —700, zehazki— babes ofizialekoak.

Bolueta dorreak
Bolueta dorrea 2018ko abenduaren 12an
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°14′47″N 2°54′34″W / 43.2462942°N 2.9095164°W / 43.2462942; -2.9095164
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2015 - 2018
Eraikuntza2016 -
Arkitektura
ArkitektoaIdom

Dorreak eraiki ziren lekuan Santa Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresak zeuden. Enpresa horiek Sidenorrek erosi zituen 2003. urtean, eta langileak Basauriko lantegira eraman zituen. Ondoren, enpresak harturiko lurrak etxebizitzak eraikitzeko saldu zituen Sidenorrek.

Obrek hainbat atzerapen jasan zuten, izan ere 2007. urtearen hasieran hastea aurreikusten zen, aurretiaz izan ziren atzerapen batzuen ondoren. Proiektuaren arabera, lurra hobeto aprobetxatzeko asmoarekin etxebizitzak bost dorreetan bildu zituzten, eta orubearen gehiengoa parkea da. Guztira, zazpi eraikin eraiki ziren, 10 eta 28 solairu bitartekoak. 24, 21 eta 20 solairuko dorre bana eta 10 solairuko beste bi eraikin izan ziren proiektua osatu zutenak.

Atzerapena aldatu

Dorreen eraikuntza 2005ean hastea aurreikusita zegoen. Hasieran, Eusko Jaurlaritzaren enpresa sustatzaile den Orubidek, lanak 2007ko urte bukaerarako amaiturik egongo zirela esan zuen. Dena den, administrazioaren utzikeriagatik batetik, eta orubean aurkituriko arazoengatik bestetik, proiektua hainbat urtez geldituta egon zen.

2004. urtetik Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailburua zena bi bider izan zen Bolueta dorreak eraikiko diren orubean hauteskunde aurreko beste horrenbeste ekitalditan: 2005. urtean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik Cilindros Bolueta enpresaren eraisketa hasi zelako, eta 2007. urtean udal hauteskundeen aurretik orubearen deskontaminazioa hastear zegoelako. Obrak 2007ko udaberrian hastea espero zen, baina higiezinen burbuilaren ondorioz, proiektua asko atzeratu zen.

BBKren agerpena aldatu

2009ko urrian, BBK aurrezki kutxak, arazo ekonomikoak zituen Sacyr Vallehermoso enpresari erosi zion egitasmoa eraiki behar zen orubea eta eraikuntza lanak 2010. urtearen amaieran hasiko zirela esan zuen[1]. Azkenean 2016. urtean etxebizitzak eraikitzen hasi ziren[2].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa