Bologna Itzulpen Zerbitzua

Bologna Itzulpen Zerbitzua Europako proiektu bat da, eta helburua du itzulpen automatikoko zerbitzua eskaintzea goi-mailako irakaskuntzako erakundeek beren ikasketa-programak ingelesera itzuli ahal izateko. [1] (Information and Communication Technologies Policy Support Programme - Multilingual Online Services (CIP-ICT-PSP.2010.6.2).)

Bologna
Bologna Translation Service
Hitz gakoak Bolognako Ituna, ECTS, Itzulpengintza automatiko
Finantzatu du Europar Batasuna
Proiektu mota Proiektu pilotua "B"
Erreferentzia 270915
Helburuak CIP-ICT-PSP-2010-4 6.2 - Multilingual Web : Multilingual Online Services
Parte-hartzaileak CrossLang (Belgika) (coordenador),

Convertus AB (Suedia), Applied Language Solutions (Erresuma Batua), Universiteit Koç (Turkia), Eleka Ingeniaritza Lingusitikoa, SL (Espainia)

Aurrekontua Totala: €3.16 mln

Diru-laguntzaz: €1.58 mln

Iraupena 2011/03/01 - 2013/02/28
Webgunea http://www.bologna-translation.eu]

Gero eta behar handiagoa dago hezkuntzaren arloko erakundeek ikasturteko edukiaren dokumentazioa eta beste hainbat informazio ingelesez emateko. Ikasturteko edukiaren eta gradu programen itzulpenak izatea erabakigarria da, unibertsitateek atzerriko ikasleak erakartzeko, eta are garrantzitsuago, erakundeek irudi ona lantzeko nazioarte mailan.

Zifren eta joeren arabera, ohiko giza itzulpen-zerbitzuetan inbertitzea garestiegia da. Ondorioz, ikasturteko materialak eta gradu programak sarritan tokiko hizkuntzetan ematen dira bakarrik.

Bologna Itzulpen Zerbitzua proiektuaren helburua da irteera bat ematea arazo horri. Horretarako eskainiko du koste baxuko, Webean oinarritutako eta goi-mailako kalitatezko itzulpen automatikoa. Zerbitzu hori bereziki egokituko da ikasketa programak edo ikasturteko syllabi-ak itzultzeko. Proiektuaren helburua da itzulpen-plataforma bat garatzea sarean ondoko hizkuntzak ingelesera itzultzeko: nederlandera, finlandiera, frantsesa, alemana, portugesa, espainiera eta turkiera; baita ingelesetik txinerara itzultzeko ere.

Partzuergoa aldatu

Bologna Itzulpen Zerbitzua martxan jarri duen partzuergoa industria arloan eta hezkuntzan diharduten hainbat bazkideekin osatua dago. Denek egiten dituzte garrantzi handiko ekarpenak, esperientzia eta ezagutza mailan, zerbitzuaren alderdi batean edo bestean.


  • CrossLang NV (Belgika)
  • Convertus AB (Suedia)
  • Applied Language Solutions, Ltd. (Erresuma Batua)
  • Koç University (Turkia)
  • Eleka Ingeniaritza Lingusitikoa, SL (Espainia)

Erreferentziak aldatu

Informazio gehiago aldatu

Kanpo estekak aldatu