Udazkeneko onddozuri

Boletus generoko zenbait onddoz esaten da. Hanka lodia dute eta txapela ganbila eta kolore arre argikoa. Oso preziatuak dira eta antz handiko bi espezie daude: udazkeneko onddozuria (Boletus edulis) eta udako onddozuria (Boletus reticulatus)
Boletus edulis» orritik birbideratua)

Udazkeneko onddozuri edo onddo zuria (Boletus edulis) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Erretikulu zuria du oinaren goialdean. Kapela marroi iluna dauka eta kupelaren itxurako oina. Haragia zuria eta intxaur usainarekin.

Udazkeneko onddozuria
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaBoletus
Espeziea Boletus edulis
Bull., 1782
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Bizilekua

aldatu

Hostozabalekin eta koniferekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epeletan. Bakarrik edo taldetan daude, lur drainatuetan.

Deskribapena

aldatu

Edulis taldearen ordezkaria da, reticulatus, aereus eta pinicola-rekin batera osatzen dutena.

Boletus-en erregeak dira, erromatarrek ere asko estimatzen zituzten eta gaur egun Europako zenbait lekutan kontsumitzen diren perretxiko bakarrak dira.

Kapelaren koloreak zehazten dituen barietate batzuk ditu, hala nola, albus barietate zurixka, citrina horixka eta fuscoruber gorrixka, pinikola-ren oso antzekoa.

Kapela: 6-15 (20) cm. diametroan. Haragitsua eta sendoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, amaieran apur bat kopa formakoa. Arre ilun xamarra, kapelaren ertza argiagoa eta azala likatsua. Belusik (terciopelo) gabea. Azalaren azpian marroi-ardo kolorea du, retikulatus-ak ez bezala. zerrenda zuri oso bereizgarria kapelaren ertzean.

Tutuak: Hasieran zurixkak, gero hori-olibak, luzeak, askeak, errazak kapelatik bereizten, ez dira urdintzen.

Poroak: Lehenik itxiak eta finak, zuriak edo zuri-grisaxkak, gero horiak, azkenik berdexkak.

Hanka: Sendoa, lodia, betea eta irmoa, gaztetan sabelduna, hazten denean zilindriko bihurtzen da. Kolore zuria edo marroi argia, goialdean sare zuri batez apaindua.

Haragia: Zuria, apur bat burdin kolorea azalaren azpian, sendoa eta gogorra gaztea denean, gero harroa. Zaporea gozoa, hurrarena gogorarazten du.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Bikaina, herrialde guztietako perretxiko preziatuenetako bat.[3]

 
Onddo zuria goitik ikusita

Harri Aroko gure arbasoek ere kontsumitzen zituzten, Dordoinan (Frantzia) egin ziren eskabazio batzuetan frogatu zen.

Nahasmen arriskua

aldatu

Boletus aereus, Boletus pinicola, Boletus reticulatus, denak jangarri bikainak [4]

Appendiculatus multzokoek eta bere barietate ezberdinek antzeko ezaugarriak dituzte, baina beraien poroen urre kolore horiagatik bereizten dira, eta haragiaren koloreagatik, kolore arrosa edo urdin lausotu batez tindatzen den horixka.

Sasoia eta lekua

aldatu

Irailetik azarora arte, pagoen, haritzen eta gaztainondoen baso handietan, pinudietan eta mendiko izeietan ere bai.[5]

Soilguneetan, mugetan, bideetan etab.

Banaketa eremua

aldatu
 
Onddo zuria albotik ikusita

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika,Asiako iparraldea; Hegoafrikan, Hego Amerikan eta Zelanda berrian sartua.

Etimologia

aldatu

Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Edulis latinetik dator, jangarria esan nahi du, bere haragiaren jangarritasun bikainagatik.

Beste izen arruntak

aldatu

Boletus edulis tokiko euskarazko testuetan:[6], onddo buruzuri; onddo zuri; papun (heldua denean).

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 396 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 34 or. ISBN 282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 479 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 42 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo estekak

aldatu