Boia chi Molla ( hitzez hitz euskaraz: «(hiltzailea) borreroa (borroka) uzten duena» baina, gutxi gorabehera, euskaraz: «amore ematen duen traidorea da» esan nahi duena) eslogan faxista bat da.

Beharbada, jada Partenopear Errepublikaren garaian (1799) eta Milango bost egunetan (1848) erabilia,[1] Lehen Mundu Gerran, Arditi (euskaraz: «ausartak»), italiar asalto-unitatearen lema izan zen. Eliteko talde horretako ofizial batzuk, 1919an, Fasci di combattimento erakundearen fundazioan parte hartu zuten. Une horretatik aurrera, esaldia, erregimen faxistaren ondare ideologikoaren zati izatera pasa zen, eta, beraz, gaur egun, badaude Benito Mussolinik berak sortu zuela uste dutenak. 1943an Alemania naziarekin batera Italia okupatuaren lurraldean borrokatzen jarraitzen zuen Italiako Errepublika Sozialeko armadak leloa erabili zuen.

Fatti di Reggioren garaian, 1970eko uztaila eta 1971ko otsaila bitartean Calabriako hiriburua Catanzarotik Reggiora aldatzeko erabakia salatzeko egin zituzten matxinadetan, esamoldea berriz ere modan jarri zen. Ciccio Francok, Italiako Mugimendu Sozialaren (MSI) gertukoa zen CISNAL sindikatuko bozeramaileak boia chi molla hartu zuen matxinadaren eslogan bezala, gertaerak, batzuetan, Boia chi mollaren matxinada izenpean gogorarazteraino.[2]

1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran, MSIko ikasle-erakundeak- Fronte Universitario d'Azione Nazionalek- esaldia lelo moduan erabiltzen zuen abesti bat konposatu zuen: "Contro il sistema / La gioventù si scaglia / Boia chi molla / È il grido di battaglia".

Gaur egun, Italiako militante faxistek eta eskuin muturreko zenbait tifosi taldek esaldia erabiltzen jarraitzen dute. Boia chi Mollak eragin handia izan zuen XX. mendeko italiar musika nazionalistan: 270 bis edo Malnatt bezalako taldeek abesti oso bat eskaini edo euren letretan aipatu zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. Lanna, Luciano; Rossi, Filippo. (2003). Fascisti immaginari. Tutto quello che c'è da sapere sulla destra. Vallecchi, 68 or..
  2. (Italieraz) Belardelli, Giovanni. (1999-10-2). «Boia chi molla lo slogan» Corriere della Sera: 33..

Kanpo estekak aldatu