Severino Boezio

Boezio» orritik birbideratua)

Antzio Manlio Severino Boezio (Erroma, 480 - Ager Calventienus, Paviaren iparraldean, 524-526 bitartean) Antzinako Erromako edo Erdi Aroko filosofo eta idazlea izan zen. Haren lanik garrantzitsuena De consolatione Philosophiae izan zen. Aristotelesen lanak eta beste zenbait zientzia lan itzuli zituen.

Severino Boezio


Erromako kontsula

510 - 511
Inportunus (en) Itzuli - Flavius Felix (en) Itzuli
Antzinako Erromako senataria

505 - 510
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnicius Manlius Severinus Boethius
JaiotzaErroma, 480
HerrialdeaErresuma Ostrogotikoa
HeriotzaPavia, 524 (egutegi gregorianoa) (43/44 urte)
Hobiratze lekuaSan Pietro in Ciel d'Oro (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaManlius Boethius
Ezkontidea(k)Elpis (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Quintus Aurelius Memmius Symmachus (en) Itzuli
Isidore of Alexandria (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, musikologoa, musikaren teorikoa, politikaria, matematikaria eta itzultzailea
Lan nabarmenak
InfluentziakPlotino, Porfirio, Agustin Hiponakoa, Seneka eta Aristoteles
Santutegia
Urriaren 23
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: febb8d96-761d-4c19-b0c3-cb53d8a2dd52 IMSLP: Category:Boëthius,_Anicius_Manlius_Severinus Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Erroman jaio zen 480an, Anicii izeneko kontsul-familian. Quintus Aurelius Symmachus izan zuen irakasle, eta honen alaba Rustikanarekin ezkondu zen[1]. Erretorika eta filosofia ikasi zuen Atenasen. Teodoriko Handia erregearen konfiantza lortu zuen, eta hark Magister officiorum (Lehen ministro) izendatu zuen 522 edo 523an. Baina etsaiek desleiala izateaz, Bizantziar Inperioaren alde konspiratzeaz eta astrologian aritzeaz salatu zutenean, atxilotu eta Paviaren iparraldean dagoen Ager Calventienus hil zuten, Teodorikoren beraren aginduz[1].

Boezioen lanik garrantzitsuena filosofia liburu bat izan zen, De consolatione Philosophiae («Filosofiaren pozaldia») izenburua daramana. Aristotelesen eta Platonen lanak latinera itzuli nahi zituen, baina ezin izan zuen bere asmoa bukatu. Gugana gutxi batzuk baizik ez dira heldu: Aristotelesen De interpretatione eta Categories, eta Porfirioren Isagoge, besteak beste. Erdi Aroko europarrentzat iturri bakarra izan ziren itzulpen horiek Antzinako Greziako zientzia ezagutzeko[2]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Anicio Manlio Severino Boecio Enciclopedia Católica on-line. Ec.aciprensa.com
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Severino Boezio