Bloody Mary (hiri kondaira)

Bloody Mary (euskaraz "Mari odoltsua"), herrialde latinoetan Veronica bezala ezaguna, hiri kondaira baten espiritu oso ezaguna da. Kondairaren oinarrian erritu erraz bat dago: ispilu baten aurrean espirituaren izena hiru aldiz errepikatu behar da eta, ondoren, Mary edo Veronicaren mamua agertuko da. Kondairaren jatorria ez da ezaguna baina mamuen agerpenak ispiluetan toki askotan zabaldutako sinesmena da.

Hiri kondaira honetan agertzen diren elementu asko oso ezagunak dira. Ilustrazioan Halloweenen gazte bat ispilu aurrean bere etorkizuna ezagutu nahian.

Erritu

aldatu

Errituak aldagai asko ditu baina beti oso ohikoak diren elementuak erabiltzen dira: liburu bat (askotan Biblia), artaziak... Guraizeen presentzia tresna hori erabiliz, buruaz beste egin duten oroimena omen dago. Ispilu aurrean errituaren egileak espirituaren izena hiru aldiz errepikatu behar du. Deiari erantzunez, inguruan dagoen arma bat erabiliz (aiztoa, guraizeak, labana), espirituak deialdia egin duenari hilko du. Errituaren gai nagusia maitasunaren gaineko galdera edo norberaren hiltzeko egunaren ingurukoa izaten da.

Bloody Mary

aldatu

Ameriketako Estatu Batuetan Bloody Maryren edo Mary Worth-en kondaira ezagunenak hauxe dio: Mary hamabost urteko neska ederra eta txolina zen. Bere edertasunaren elementu nagusia ilea zen eta gauero ehun aldiz orrazten zuen. Gau batean, gizon batek, txantxa bat egiteko asmoz, armairuan ezkutatu zen. Mary konturatzen ez zenean, gizona armairutik atera zen eta, neska helduz, ile guztia moztu zion. Maryk ezin zuen bere irudi berria ispiluan ikusi eta, azkenean, bere buruaz beste egin zuen. Mary berragertzeko errituan ispilu aurrean hiru kandela piztu behar dira eta ilea ehun aldiz orraztu, «Bloody Mary» hiru aldiz errepikatuz.[1] [2]

Verónica

aldatu

Veronica da Espainian hiri kondaira honek hartzen duen izena; batzuetan Carolina edo Micaela ere bai. Kondaira oso antzekoa da: neska gazte eta eder bat, ispilu aurrean. Esaten da bizien eta hildako munduen artean gelditutako neska dela. Bertsio batzuen arabera Satanen alaba da. Bere egoera galdu hori ouija saio baten ondorioa izaten da. Antza, Veronica ouija saio batean espirituekin jolasten saiatu zen eta, ondorioz, aulki batek buruan jo eta hil egin zuen; beste bertsioetan burua ispilu baten aurka jo zuen eta hil egin zen.[3]

Kondaira zineman

aldatu

Kondaira film askotan jasoa izan da. Hona hemen batzuk:

Musikan

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • José Manuel Pedrosa eta Sebastián Moratalla (2002): La ciudad oral. Literatura tradicional urbana del sur de Madrid. Teoría, métodos, textos. Madril: Consejería de Educación.

Kanpo estekak

aldatu