Blood Simple
Blood Simple (euskaraz Soilik Odola) 1994ko Joel eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako neo-noir thriller filma bat da. John Getz, Frances McDormand, Dan Hedaya, Samm-Art Williams eta M. Emmet Walsh aktoreek antzeztu zuten.
Blood Simple | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Jatorrizko izenburua | Blood Simple |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Neo-noirra, Zinema beltza eta film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Coen anaiak |
Gidoigilea(k) | Coen anaiak |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joel Coen Ethan Coen |
Edizioa | Coen anaiak |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Barry Sonnenfeld |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
Historia | |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1984ko irailaren 7an Torontoko Zinemaldian estreinatua izan zen.
ArgumentuaAldatu
Texas. Abby (Frances McDormand) emazte gazte eta erakargarria bere senarraren langilea den Rayrekin (John Getz) amodio abentura bat du. Loren (M. Emmet Walsh) ikertzaile pribatuak Julian (Dan Hedaya) senarra bere emaztea desleial zaiola konbentzituko du, eta honek adarrak ipini dizkiotela obsesionaturik ikertzaileari bi maitaleen hilketa burutzeko ordainduko dio. Krimen perfektua zirudiena benetazko amesgaiztoa bilakatuko da: Inor ez da inorretaz fio, Julian biktima bilakatu eta orain maitale bikotea erabat etsitua dagoen baina kalkulatzailea den hiltzaile gupidagabearen jomuga izango da.
AktoreakAldatu
- John Getz: Ray
- Frances McDormand: Abby Marty
- Dan Hedaya: Julian Marty
- M. Emmet Walsh: Loren Visser ikertzailea
- Samm-Art Williams: Meurice
- Deborah Neumann: Debra
- Holly Hunter: Helene Trend (ahotsa bakarrik, krediturik gabe)
Kanpo estekakAldatu
- Blood Simple filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Blood Simple filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)