Blagoevgrad probintzia

Blagoevgrad probintzia (bulgarieraz: област Благоевград, oblast Blagoevgrad edo Благоевградска област, Blagoevgradska oblast), Piringo Mazedonia eta Ekialdeko Mazedonia[1] ere deitua, hego-mendebaldeko Bulgariako oblasta da, hegoaldean Grezia eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublika dituena. 6.449,5 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 323.522 biztanle zituen[2]. Bulgariako hirugarren probintziarik handiena da, Burgas eta Sofiaren ondotik. Hiriburua Blagoevgrad da.

Blagoevgrad probintzia
Област Благоевград
 Bulgaria
Blagoevgrad in Bulgaria.svg
Gerb blagoevgrad.svg
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
ISO 3166-2BG-01
HiriburuaBlagoevgrad
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°45′N 23°15′E / 41.75°N 23.25°E / 41.75; 23.2541°45′N 23°15′E / 41.75°N 23.25°E / 41.75; 23.25
Blagoevgrad in Bulgaria.svg
Azalera6.449,47 km²
MugakideakKiustendil probintzia, Sofia probintzia, Pazardzhik probintzia, Smolian probintzia eta Mazedonia
Demografia
Biztanleria323.522 (2011)
Dentsitatea50,16 bizt/km²
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
MatrikulaE
bl.government.bg

GeografiaAldatu

Iparraldean, Kiustendil eta Sofia probintziekin du muga, ekialdean Pazardzhik probintziarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin.

Erliebe askotarikoa dago. Mendiguneetan, Rila, Pirin eta Rodopeak dira aipatzekoak; haranetan daude, ostera, lurraldeko herrigune nagusiak, Struma eta Mesta ibaien ibarretan. Lurraldeko ibai-garraio nagusia ere ibar horietan zehar egiten da.

Klimari dagokionez, kontinentala eta mediterraneoa dago lurraldean. Baliabide natural nagusiak egurra, ikatza, marmola eta granitoa dira. Lurraldearen %52 inguru basoak dira, eta nekazaritzako soroak %38.

Banaketa administratiboaAldatu

 
Piringo Tevno Vasilax aintzira

Udalerri hauek daude Blagoevgrad probintzian:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu