Black Widow (Marvel Comics)

Black Widow (komikia)» orritik birbideratua)

Natalia Alianovna "Natasha" Romanova (errusieraz: Наталья Альяновна "Наташа" Романова; ezizenez: Natasha Romanoff; errusieraz: Наташа Романоф), superheroi izenez Black Widow, euskaraz Arlagun Beltza, Marvel Comics argitaleketxeko superheroi bat da. Stan Lee, Don Rico eta Don Heckek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Tales of Suspense komiki aldizkariaren 52. alean agertu zen (1964ko apirila).

Black Widow (Marvel Comics)
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaStan Lee, Don Rico (en) Itzuli eta Don Heck (en) Itzuli
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaНаталья Алиановна Романова
JaiotzaVolgograd
Sexuaemakumezkoa
Jardueraespioia
maisu/maistra
moda-diseinatzailea
ballet-dantzaria
superheroia
Familia
Bikotekidea(k)Bucky Barnes
Hawkeye (Clint Barton)
Bestelakoak
KirolaKarate
EtsaiakYelena Belova (en) Itzuli, Iron Maiden (en) Itzuli eta Damon Dran (en) Itzuli

Errusian eliteko espioi eta hiltzailea izateko hezitua izan zen, hasiera batean Iron Man superheroiaren etsai izan zen, baina AEBetara desertatu eta S.H.I.E.L.D. erakundea eta The Avengers superheroi taldeko kide bilakatu zen.

Zinema aldatu

Zineman Scarlett Johansson aktoreak antzeztu du.