Black Narcissus
Black Narcissus (euskaraz: «Lilipa Beltza»), 1947ko Michael Powell ingelesak eta Emeric Pressburger hungariarrak zuzendutako film dramatikoa da. Rumer Godden idazlearen 1939ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Deborah Kerr, Kathleen Byron, David Farrar, Flora Robson, Sabu eta Jean Simmons aktoreek antzeztu zuten.
Black Narcissus | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Black Narcissus |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Narcisse Noir (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Black Narcissus (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Emeric Pressburger Michael Powell |
Gidoigilea(k) | Michael Powell Emeric Pressburger |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Emeric Pressburger Michael Powell |
Edizioa | Reginald Mills (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alfred Junge (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brian Easdale |
Argazki-zuzendaria | Jack Cardiff |
Jantzi-diseinatzailea | Hein Heckroth (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalkuta eta India |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Sinopsia
aldatu1930eko hamarkadaren amaiera. Moja europar talde batek Himalaiako tenplu zahar batean ospitale bat ireki berri dute. Zailtasun ekonomikoak eta bertakoen aurkakotasunarekin topatu arren, laster mojen arteko liskarrak ere gehitu beharko zaizkie. Bitartean, Dean (David Farrar) izeneko britainiar militar gazte galaiak beren artean bakea ezartzen saiatuko da, baina hura haien artean egoteak ondorio latzak ekarriko ditu, zenbait mojen erreprimitutako sexualitatea eta berarekiko erakarpena piztuaraziko baitu.
Aktoreak
aldatu- Deborah Kerr: Ahizpa Clodagh
- Sabu: Jeneral gaztea
- David Farrar: Dean jauna
- Kathleen Byron: Ahizpa Ruth
- Flora Robson: Ahizpa Philippa
- Jenny Laird: Ahizpa Honey
- Judith Furse: Ahizpa Briony
- Esmond Knight: Jeneral zaharra
- Jean Simmons: Kanchi
- May Hallatt: Angu Ayah
- Eddie Whaley Jr.: Joseph, itzultzaile gaztea
- Shaun Noble: Con, Clodaghen bihotz azukre koskorra
- Nancy Roberts: Ama Dorothea
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)