Ireki menu nagusia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Bizkaiko Parke Teknologikoa» orritik birbideratua)

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudioko Parke Teknologikoa izenez ere ezaguna, Bizkaiko Zamudio eta Derio udalerrien artean dagoen teknologia parkea da, Bilbotik 7 kilometrora. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen parte da, Araba eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeekin eta Garaia Berrikuntza Zentroarekin batera.[1]

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Zamudio - Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, Edificio 101 (07).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Zamudio eta Derio
Koordenatuak 43° 17′ 25″ N, 2° 51′ 34″ W / 43.29025833°N,2.859475°W / 43.29025833; -2.859475Koordenatuak: 43° 17′ 25″ N, 2° 51′ 34″ W / 43.29025833°N,2.859475°W / 43.29025833; -2.859475
Historia eta erabilera
Irekiera1985
Kudeatzailea Bizkaia Technology Park
Webgune ofiziala

1985ean eraikia, Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo teknologia parkea izan zen, eta gaur egun EAEko handiena da. 2015eko datuei erreparatuz, parkeak 293 hektarea ditu eta 8.162 langile inguruk bertan lan egiten dute, 226 enpresa parkean ezarrita daudela,[2] haien artean Gamesa, ITP, Euskaltel, Neiker-Tecnalia, Robotiker eta Ingeteam.

Parkearen lurzoruaren betetze maila %81ekoa dela, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea zabaltzeko planak aurreikusi dira, Abanto eta Ortuella udalerrietako lurretan Ezkerraldeko Campusa, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean Parke Zientifikoa, eta Bilbo udalerriko Zorrotzaurre gunean Hiri-Parke Teknologikoa eraikiko direla.[3]

Eduki-taula

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1.   «Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea - Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia» www.parke.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-13 .
  2.   «Parkea zenbakitan» www.parke.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-13 .
  3.   «Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia - Aurkezpena» www.parke.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-13 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu