Bizkaiko Bira
Bizkaiko Bira 1981 eta 2009 artean urtero Bizkaian egiten zuten txirrindularitza lasterketa amateurra izan zen.
Ezaugarriak | |
---|---|
Eskualdea | Bizkaia |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Amateurra |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1981 |
Amaierako edizioa | 2009 |
Lehenengo irabazlea | ![]() |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken irabazlea | ![]() |
Munduko lasterketak amateur onenetakoa izan zen eta zenbait herrialdetako Selekzioak etortzen ziren. Hauetako batzuk Herbehereetako Selekzioak, Lituania, Commenwealth eta beste asko izan ziren. Hasieran, Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua, 2005ean Balmasedako Txirrindulari Elkarteak ordezkatua izan zen. 2008. urtean, BBK bere dirulaguntza ehuneko 75 murriztea erabaki zuen eta proba bertan bera ustea erabaki zuten, antolatzaileek. Berri hori zabaldu zenean, Euskadi Fundazioak urte hartan antolatzeko ezfortzua egingo zuela adierazi zuen eta urte hartako proba antolatu zuen, azkenean.
2010ean Ipar Kutxak eta El Correok ez babestea erabaki zutenean, ez zuten egin[1].
Lehen irabazlea Julian Gorospe izan zen. Lasterketa irabazten zuenak profesionaletara pasa ohi zen, normalean. ETB eta Bilbovision telebistak etapen laburpenak eskeintzen zituzten gauero.