Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan


Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan Manex Erdozaintzi-Etxart euskal idazlearen olerki liburua da (Maiatz, 1994). Liburu honek hiru olerki-bilduma jasotzen ditu, batzuk aurretik aldizkarietan argitaratuak izan zirenak. Bizitza pilpirak 1977-1981 bitartean idatzitako hamabi olerkiz osatutako bilduma da. Lehenengo lau olerkiak aurretik idatzita zeukan Nafarroari poema irekia olerki luzearen zenbait atalen moldaketa eta berridazketa dira. Autoreak, ordea, ez zuen olerki-bilduma hau argitaraturik ikusi. 1994an, Erdozaintzi-Etxart-en heriotzaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Maiatz argitaletxeak Nafarroari poema irekia eta Bizitza pilpirak lan argitaragabeak argitaratu zituen, Herri Honen Erraietan lanarekin batera, hirurak liburu bakar batean.

Kanpo estekak aldatu