Bizidunen oinarrizko sailkapen nutrizional

Bizidunen oinarrizko sailkapen nutrizionala izaki bizidunak haien metabolismo eta energia eta karbono iturrien arabera ordenatzen dituen sailkapena da. Bera osatzeko, hiru aldagai aintzakotzat hartzen dira:

  • organismoaren karbono iturria
  • organismoaren energi-iturria
  • organismoaren elektroien emailea, hots, metabolismoan oxidatzen den molekula

Karbono iturriaAldatu

Bi bizidun mota daude karbono iturriaren arabera:

Organismo aututrofoak gai dira materia organikoa eratzeko (gluzidoak) materia inorganikotik (CO2 eta ura) abiatuta. Organismo hauek beren kabuz elikatzen dira, ez dute beste organismorik jan behar. Landare guztiak, zianobakterioak eta bakterio batzuk dira autotrofoak.

Organismo heterotrofoak beste izaki bizidunengandik elikatu behar dira, ezin baitute beren kabuz materia organikoa eratu. Dietaren bidez hartu behar dute aipatutako materia organikoa. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira.

Energia iturriaAldatu

Bi organismo mota daude energia iturriaren arabera:

Energia iturria bat ala bestea izanik, bizidunek haien metabolismoaren bidez hasierako energia hori energia biokimiko bihurtzen dute, ATP moduan. ATP hori izango da zelulak bere funtzioak burutu ahal izateko erabiliko duen molekula energetikoa.

Organismo fototrofo gehienak autotrofoak dira, hots, CO2 dute karbono iturria. Esaterako, landareak. Argiak elektroiak mugiarazteko behar den energia ematen du, eta fotosintesiaren argi-fasean elektroi-garraiorako kate batek energia kimikoa (ATP) sortzen du.

Organismo kimiotrofoak (animalia guztiak eta bakterio gehienak) molekula inorganiko edo organikoak oxidatzen dituzte haien prozesu katabolikoetan energia (ATP) lortzeko. Oxidazio horietan elektroien mugimendu bat dago, elektroiak ematen dituen lehenengo molekulatik elektroi horien azken hartzailearaino (oxigenoa, kasu gehienetan).

Elektroien emaileaAldatu

Elektroi-emailearen arabera, bi organismo mota bereizten dira:

  • organotrofoak: elektroien iturria molekula organikoak dira
  • litotrofoak: elektroien iturria molekula inorganikoak dira

Molekula organikoak zein inorganikoak beren ingurugirotik hartzen dituzte bizidunek. Organotrofo gehienak heterotrofoak dira (adibidez, animaliak). Litotrofo gehienak, aldiz, autotrofoak dira (landareak). Bakterioak organotrofoak (gehienak) edo litotrofoak izan daitezke.

Goian aipatu den bezala, bizidunen metabolismoaren erredox erreakzioen bidez elektroiak mugitu egiten dira, emaile batetik hartzaile bateraino. Prozesu horretan energia biokimikoa sortzen da, ATP moduan.

Aldagai hauek guztiak kontutan hartuz, honako taula hau osa daiteke:

Energia iturria Elektroien emailea Karbono iturria Izena
Argia
Foto-
Molekula organikoa
-organo-
Molekula organikoa
-heterotrofo
Fotoorganoheterotrofo
Karbono dioxidoa
-autotrofo
Fotoorganoautotrofo
Molekula inorganikoa
-lito-
Molekula organikoa
-heterotrofo
Fotolitoheterotrofo
Karbono dioxidoa
-autotrofo
Fotolitoautotrofo
Molekula kimikoak
Kimio-
Molekula organikoa
-organo-
Molekula organikoa
-heterotrofo
Kimioorganoheterotrofo
Karbono dioxidoa
-autotrofo
Kimioorganoautotrofo
Molekula Inorganikoa
-lito-
Molekula organikoa
-heterotrofo
Kimiolitoheterotrofo
Karbono dioxidoa
-autotrofo
Kimiolitoautotrofo

Kanpo estekakAldatu