Bison antiquus, Bisonte zaharra edo Antzineko bisonte izenekin ezaguna da baita ere. Basa-abere hau Ipar Amerikako belarjale handi arrunten artean ugariena izan zen duela hamar mila urte. Aldi berean, egungo Amerikako bisontearen arbasotzat jotzen dute.

Bison antiquus
Pleistozeno

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
Espeziea Bison antiquus
Datu orokorrak
Altuera2,27 m
Masa1.588 kg

Pleistozenoko Izotz Aroan, Estepako bisonteak Siberiatik Alaskara emigratu omen zuen. Beringeko itsasartean barrena. Espezie honek eboluzionatu zuen Bison latifrons edo adar handiko bisonte espeziea eman arte. Bisonte hau Ipar Ameriketan bizi omen zen hiru milioi urtetan zehar.

Duela 22.000 urte Estepako bisonteak (Bison priscus)ak Bison antiquus espezieari bere lekua utzi zion. Duela 9.000 eta 11.000 mila urte artean, bison antiquus desagertuz joango da, eta aldi berean Bison occidentalis zabaltzen joango da bere lekuan. Bisonte honetatik eboluzionatuko ziren geroztik Amerikako bisontearen egungo bi azpiespezie; Ordokietako bisontea (Bison bison bison) eta Basoko bisontea, (Bison bison athabascae).

Bison antiquus da bere aldetik Kaliforniako La Brea Tar Pits' arkeologi aztarnategian gehien aurkituriko belarjalea.

Espeziearen aurkikuntza eta historia aldatu

Big Bone Licken 1807. urtean egindako indusketetan, William Clark ikerlariak Mamuten zein desagertutako beste zenbait abereren hezur eta hondakinen artean, "behi edo bufalo" baten hezur ugari topatu zuen. Bison antiquusen hondakinak ziren.

Fosil hauei ez zitzaien kasu handirik egin hara eta 1852. urtean Joseph Leidy paleontologoak buru-hezurra bisontea mota berri baten puzka bezala identifikatu zuen arte, Bison antiquus alegia. Buru-hezurra desegiten zenez, ikerketa egiteko ezker aldeko adarraren mamiarekin zein buru-hezurraren puzketa txiki batekin moldatu behar izan zuen. Hau dela eta, Leidy ez zegoen ziur ea benetan bisonte mota berri bat aurkitu zuen ala ez. Azken finean Clarkek hondakin horiek aurkitutako lekutik oso gertu, desagertutako beste bisonte baten (Bison latifrons) hezurdura ia guztia topaturik zeukaten Big Bone Licken parajean bertan.

Geroztik egindako ikerketan argitu ahal izan zuten Bison latifrons eta Bison antiquus espezie ezberdinak direla, naiz eta oraindik eztabaidan dago Big Bone Lickeeneko ordokietan aurkitutako bisontea Bison Antiquusen mota bereizia den edota egungo Amerikako bisontearen azpiespezieren bat[1].

Bison antiquus gaur egungo Amerikako bisontearen bi azpiespezieen arbaso zuzena da. Zantzu guztien arabera Bison antiquus Bison priscusen garapenaren bidez sortu zen. Bison mota hau Alaska, Yukon eta Siberiako ekialdetik isolatuta geratu zen Azken Izotz Aroan, Ipar Amerikan Wisconsingo Izotz Aroa bezala ere ezaguna den Izotz Aroa hain zuzen , duela 71.000 urte inguru gertatu zena.

Espeziearen banaketak Pleistozeno berantiarraren barrena, Kanadatik Mexikoko hego alderaino hartzen zuen. Bison antiquusen fosilak ugari dira, eta arruntak dira ere mendebaldeko eskualdetan hildako abereen pilaketak, paleoindioek buruturiko ehizaldien ondorioz. Halako zenbait hobiek 200 aleren hondakinak pilatzen dituzte beraien baitan.

Hudson-Meng delako parajea, Crawfordtik 18 miletara ipar-mendebal norabidean kokatua, Bison antiquusen hezurdura fosilizaturik ikusteko leku hoberenetarikoa da. Bertan 500 aleren hondakinak gorde dira. Lekua Amerikako Estatu Batuetako Baso Zerbitzuak zaintzen du. Paleoindiarren zenbait lantza eta jaurtigailua aurkitu dira baita ere bisonteen hezurdurekin batera. Aztarnategiak 9700 eta 10000 inguru urte dauzka.

Halako Bison antiquusen kopuru batera akabatzearen arrazoia eztabaidagai da adituen artean. Zenbaitzuek diote paleoamerindiarren ehiz teknika eraginkorren ondorioa dela. Beste zenbaitzuentzat ordea hondamendi natural batek akabatuko zituen bisonteak eta gero jendea haietaz baliatuko zen. Leku honetan bi sexuko eta adin ezberdinetako bisonteak topatu dituzte.

Ezaugarriak aldatu

Egungo Amerikako bisontea baino apur bat handiagoa zen. Orohar altuagoa zen eta hezur eta adar handiagoak zeuzkan baita ere. Gutxi gora behera egungo bisontea baina %15-25 handiagoa zen. Punta batetik bestera adarrek metro bat inguru hartzen zuten.

Holozenoaren hasieran espeziea tamainaz txikitzen joan zen. Tarteko tamaina azaltzen duten bisonteen aztarnek beste espezie bat direlakoan daude adituak, Bison occidentalis hain zuzen. Aditu hauek esaten dute aldi berean espeziearen tamaina txikitzearen arrazoi nagusia, paleoindioek burutzen zuten bisonte ehiza izan zela. Hala ere esan behar da Europako bisontearen kasuan antzeko tamainaren murrizketa eman zela garai berberean[2].

Ohiturak aldatu

 
Bison antiquss-en burezurra

Samalda handietan bizi omen zen, egungo bisonteak bezala. Eskualde batetik bestera migratzen zuten urtean zehar larre bila.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu