Birsorkuntza tasa

Birsorkuntza tasa edo R zenbakia epidemiologian, infekzio baten birsorte edo ugaltze-zenbakia da. Kutsatutako pertsona jakin batek beste zenbat kutsatu eragin ditzakeen edo eragiten dituen faktorea edo tasa da. R letrak adierazi ohi du nazioarteko osasungintza publikoan (R, ingelesezko Reproduction hitzetik, ugalketa edo birsorkuntza).

Bi eratakoa izan daiteke, Oinarrizko birsorkuntza tasa, R0, R zero edo R0 zenbakia subindizearekin idatzia[1], gaitzaren berezko kutsagarritasunagatik espero daitekeen infekzio tasa, edo Birsorkuntza eraginkorraren tasa, edo R soilik (batzuetan Re), balio aldakor bat da (zenbaki batekin adierazten den balioa), epidemia baten bilakaeran hartutako neurriengatik ikus daitekeen eboluzioa[2].

AdibideakAldatu

Esate baterako, R0 zenbakia 2 duen gaitz batean, epidemia kontrolik gabe hedatuz gero, azkar hedatuko da. Urruntze soziala eta beste neurri batzuk aplikatuz gero, agintariek ikusten badute birsorkuntza tasa 1.5 jaitsi dela, eta areago eraginez, 0.9ra jaisten bada, gaitzaren zabalkundea kontrolatzeko bidean dagoela kalkulatu daiteke. R 1.5ek esan nahi du kutsatutako pertsona bakoitzeko beste 1 eta erdi kutsatzen ari dela, une jakin batean. R 0.9 tasarekin, hazkundearen kurba apaltzen ari delako seinalea genuke, kutsatu bakoitzeko ez da doi-doi beste bat sortzen ari populazioan.

COVID-19 pandemiaren garaian Angela Merkel Alemaniako kantzelariak prentsaurreko batean R zenbakiaren azalpen matematiko zuzen eta argi bat eman zuen 2020ko apirilaren erdialdean[3]. Merkelek emandako datuen arabera, Alemanian R zenbakia 1 neurrian zebilen garai horretan (apirilean); baina 1.1 mailara iritiz gero, urrian Alemaniako osasun zerbitzuek gainezka egingo lukete, 1.2koa izanik uztailean gertatuko litzateke larrialdia osasungintzan, eta 1.3ko R zenbakiarekin, ekainean.

ErreferentziakAldatu

  1. Koronabirusaren oinarrizko lexikoa. Euskaltzaindia (argitaratze data: 2020-04-15).
  2. Handbook of infectious disease data analysis. , 347 or. ISBN 1-315-22291-4. PMC 1127232171. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  3. (Ingelesez) hermesauto. (2020-04-16). «Merkel's Covid-19 maths resonates, thanks to simple explanation» The Straits Times (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).