Birka Suediako Mälaren aintzirako Björkö uhartean dagoen aztarnategi arkeologikoa da. Ekerö udalerrian dago, Stockholmgo konderriaren mendebaldean.

Birka
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Birka and Hovgården
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaEkerö udalerria
Kokapen fisikoaBjörkö
Koordenatuak59°20′12″N 17°32′42″E / 59.3367°N 17.545°E / 59.3367; 17.545
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia555-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gizateriaren Ondare

aldatu

Bikingoen Aroan, VIII. eta X. mendeen artean, Mälaren inguruko haranaren kokaleku nagusia Birka izan zen. Hovgården, berriz, buruzagien egoitza izan zen. Birka orduko merkatalgune garrantzitsuenetariko bat izan zen, Eskandinavia, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako merkatariak bertara ailegatzen zirelako. UNESCOk 1993an biak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Historia

aldatu

Eskandinaviako lehenengotako asentamendua izan zen, VIII mendearen erdialdera sortu baitzen. Europako merkatal ibilbide garrantzitsu batean kokaturik zegoen, Errusia iparraldea (Ladoga eta Novgorod) Bizantziar Inperioa eta Abbastar Kaliferriarekin lotzen zituena. Ideia berriak iritsi ziren eta 831ean San Oskarrek (Ansgar) Suediako lehen kongregazio kristaua sortu zuen Birkan.

Birka izen latinizatua da, baina ziurrenik norvegiera zaharreko "birk" hitzean du jatorria, "merkatua" esan nahi du. Birka herri garrantzitsua zen kaia zeukalako eta lurraldeko ting (biltzarra) ere bertan biltzen zen. Suediako hainbat errege bizi izan ziren bertan, Björn, Anund eta Olof. Birkaren unerik gorenean 700 biztanle izan ziren bertan.

960 urtetik aurrera Birka bertan behera geldituz joan zen. Ez dago argi zein izan zen Birka uztearen arrazoi nagusia, baina badirudi isostasiak eragindako lurraren altxamenduak Mälaren aintziraren forma aldatu izana eta Birkara iristea zaildu izana. Aldi berean X mendean Sigtunak garrantzi handiagoa hartu zuen eta Suediako hiriburu bihurtu zen.

Arkeologia eremua

aldatu

Birkaren kokapena galduta egon zen mendeetan zehar baina Björkö uhartean egon bide zela pentsatzen zen. XIX. mendean Hjalmar Stolpek indusketak gidatu zituen bertan eta anbar pila handiak aurkitu zituen. Datu bitxia zen, Mälaren aintziran ez baita anbarrik aurkitzen eta beraz uhartean merkataritza egon izana adierazten zuen.

Zazpi hektarea hartzen ditu arkeologia eremuak. Hilerriak (3.000 hilobitik gora), eraikin ugari eta gotorleku bat aurkitu dira dagoeneko. Arkitektura guztia egurrez egindakoa zen. Alboko Adelsö uhartean Hovgården eremua induskatu da eta bertan erregeak bisitan zetozenerako eraikina aurkitu da.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu