Birjinala, klabizenbalo edo espineta mota bat da, baina txikiagoa, forma ezberdinekoa (laukiluze edo luzanga), eta, musika tresna osoan zehar, ez mutur batean, teklatu bakarra duena. XX. mendean birsortua izan da, antzinako musika jotzeko.

Birjinal
Deskribapena
MotaPultsatutako hari instrumentu, true board zithers with resonator box (en) Itzuli eta giltzadi
Hornbostel-Sachs sailkapena314.122-6-8
Espineta jotzen ari den eseritako emakumea, Johannes Vermeerren olio margoa, Londresko National Galleryn

Herbehereetan hedatu zen, 1500 urtearen inguruan, eta Erresuma Batuan 1600ean. Bere hariak, teklatuarekiko paraleloan zihoazen, edo, batzuetan, diagonalean.

Izena, latinezko virgatik dator, makila esan nahi duena. Latinezko virginalisetik ere etor liteke (birjina), orohar, neskatxek jotakoa zela adieraziko luzkeena; aldiz, gaur egun, izena Erregina Birjinagandik zetorrela zioen teoria baztertua izan da, tresna, honen aurretik ezagutzen baitzen birjinal bezala.

Italierazko spinetto edo espineta hitza, birjinalari, zein hegazti hego forma duen antzerako musika tresna bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Kanpo estekak aldatu