Birila (Tiermas, c.870 - Leireko monasterioa, c.950) aragoiar monjea izan zen, X. mendean Leireko abadea izandakoa.[1]

Birila
Bizitza
Jaiotza Tiermasc.870
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Leire, 950 (egutegi gregorianoa) (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerak monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Beneditar

Donejakue bidean leku askotan adierazten duten kondaira baten protagonista da. Tradizioaren arabera, ez zuen zeruko betikotasuna eta zoriontasuna oso ondo ulertzen. Behin, urretxindor baten txioak erakarrita basora joan eta 300 urtez egon zen txoriari begira; bera unetxo bat baino pasatu ez zelakoan zegoen, baina monasteriora itzuli zenean ez zuen inor ezagutzen eta ez zuen inork ezagutu. Ondoren, Jaungoikoa agertu omen zitzaion, zoriona txoriaren kantua baino handiagoa zela esanez. Horren ondorioz monasterioko fraideek Birila santutzat hartu zuten.[2]

Jada Antso Nagusiaren garaian gurtua, agirietan Alodia eta Nunilorekin batera agertu zen. Zistertarrek bere santuen zerrendan sailkatzen dute.

ErreferentziakAldatu

  1. Atienza, Juan G.. Los santos imposibles. Bartzelona: Plaza y Janés ISBN 8401311098.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Birila, San. .


  Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.