Biomolekula

organismo bizidun batek sortutako molekula

Biomolekulak izaki bizidunak osatzen dituzten molekulak dira. Molekula hauek proteinak, gluzidoak, lipidoak, ura eta azido nukleikoak izan daitezke, eta neurri handi batean, pisuaren % 99ra helduz, karbono, hidrogeno, oxigeno, nitrogeno, fosforo eta sufrez osaturik daude. Sei elementu hauek bioelementu primarioak dira.

Izaera kimikoaren arabera bi taldetan sailkatzen dira:

  • Biomolekula inorganikoak: ura (molekula inorganiko ugariena), gasak (oxigenoa etab) eta gatz inorganikoak: anioiak (fosfatoa eta bikarbonatoa) eta katioiak (amonioa).
  • Biomelekula organikoak: izaki bizidunek sintetizatzen dituzte eta karbonoa da haien egituraren oinarria. Bereziki karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatuak daude eta nitrogenoa, fosforoa eta sufrea ere sarritan dituzte osagai gisa. Beste osagai batzuk ere eduki ditzakete baina proportzio oso txikitan.
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekakAldatu