Biok 1999. urtean Galdakaon (Bizkaia) sortutako euskal metal musika taldea da. Deiadar proiektua osatzen zuten Aitor (Frik), Imanol (H.K.M.), Joseba eta Unai (Su aizkora) taldekideei Ibon (DoNoDisturb) batu zitzaienean sortu zen Biok.

Biok
Datuak
JatorriaGaldakao, Bizkaia
Musika motametala
Urteak1999-
Produkzioa
Diskoetxea(k)Metak
Baga-Biga
Taldekideak
Ibon
Imanol
Aitor
Unai
Julen
Luis
Lehengo taldekideak
Joseba
Informazio gehigarria
http://www.biok02.com/

2002an Euskadi Gaztearen 12. Maketa Lehiaketan Entzuleen Saria irabazi zuten[1].

2009ko Ibilaldiaren abestia konposatu zuten Arkaitz Estiballes bertsolariaren hitzekin. Biokeko taldekideak zein Arkaitz Estiballes urte horretako Ibilaldia antolatu zuen Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako ikasleak izan ziren.

Taldekideak

aldatu
  • Ibon: ahotsa
  • Imanol: bateria
  • Aitor: gitarra eta ahotsak
  • Unai: gitarra
  • Julen: baxua eta ahotsak
  • Luis: baxua

Taldekide ohiak

aldatu
  • Joseba: baxua

Diskografia

aldatu

Bakarka

aldatu
  • Maketa (2000)
  • Margo debekatuak (2004)
  • Gaur ez da dena grisa (2009)

Beste taldeekin

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekak

aldatu
 
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.