Bilketa Berria, Antzinako Erregimeneko antzinako kode bat da, ofizialki, 1567ko martxoak 14an onartua Filipe II.a Espainiakoak. 1505eko Toroko legeetan eta lehenagoko bilketetan oinarritua dago: 1348ko Alkalako Ordenamendua eta 1484ko Montalvoko Ordenamendua. Ondorengo legediak zabaldu egin zuen, eta 1805eko Bilketa Oso Berrian moldatua. Gaztelako Koroako zuzenbide arrunteko lurraldeetan zegoen indarrean, lurralde foralek, Nafarroako erresumak eta Aragoiko Koroak, euren legedi propioak baitzituzten. Hartzen zuen lurraldearen jarraikako hedapenak egon ziren, lurralde foralek euren forutasuna galdu zutenean (Euskadi eta Nafarroa izan ezik).

1534an, Madrilgo Gorteek, Montalvoko Ordenamenduan nabaritu ziren akatsak zuzentzeko beharra ezarri zuten, indarrean zeuden legedi guztiak, testu bakar batean bilduz. Egitasmoa, Pedro Lopez de Alcocer epaileak hasia, hogeitamar urte beranduago amaitu zen, Bilketa Berriarekin, idazketa prozesuan, Lopez de Arrieta edo Bartolome de Atienza bezalako lizentziatu ospetsuak, Gaztelako Kontseilua eta Valladolideko Errege Audientzia eta Kantzelaritzak parte hartu zutelarik. 1567ko martxoak 14an, Bilketa Berriaren izaera ofiziala adierazten zuen aldarrikapen pragmatikoa egin zen, Filipe II.ak, justizia auzitegi guztiek aplika zezatela aginduz.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.