Bilderberg taldea, sarritan Bildernerg biltzarra, Bildelberg eztabaidagunea edota Bildeberg kluba izenez ere ezaguna dena, urtero ospatu ohi den biltzar bat da, bertan aurretik luzatutako gonbit baten bidez bakarrik parte hartu daiteke, hortaz biltzarkideen kopurua oso mugatua da. 130 gonbidatu inguru bildu ohi dira, haietako gehienak mundu osoko enpresa, ekonomia, heziketa, militar eta politika sailetan eragin handia duten pertsonak izaten dira. Eztabaida eta hitzaldi hauek modu informal eta pribatuan gauzatzen direnez, hainbat konspirazio teoriak osatzeko oinarritzat ere hartu izan da. Taldea urtero Europa eta Ipar Amerikako bost izarretako hoteletan bildu ohi da, kazetariei biltzar hauetara sartzea galarazten zaielarik. Talde honen egoitza nagusia edo bulegoa Herbehereetako Leiden hirian dago.

Bilderberg taldea
Datuak
Motaevent sequence (en) Itzuli eta erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1954ko maiatzaren 29a
webgune ofiziala

Historia aldatu

Biltzarraren Bilderberg izena taldearen lehenbiziko biltzar ofiziala 1954. urtean Herbehereetako Arnhem hiriko Bilderberg hotelan burutu izanean datza.

Kanpo estekak aldatu