Bilboko erraldoi eta buruhandien konpartsa

Bilboko erraldoi eta buruhandien konpartsa 1980tik aurrera sortutako Bilboko Aste Nagusiarekin batera berreskuratu zen konpartsa hau. Dena dela, Bilboko Erraldoien eta Buruhandien historia oso luzea da. Esaterako, 1654ko Santísimo Sacramento de Santiago Kofradiako kontuen liburu batean lau erraldoi aipatzen dira.

Bilboko erraldoiak.

Historia aldatu

XVII. mendeko aipamen hori ondoren hurrengoa XVIII. mendekoa da. Christian August Ficher bidaiariak 1897an Bilbon lau erraldoi, bi gizon eta bi emakume, zeudela aipatzen du. Erraldoi horiek deskribitzerakoan argizarizko ileorde luzeak zituztela eta kolorezko argizari-paperez egindako orrazkerak zituztela zioen. Aurpegiera bitxikoak omen ziren. Geroago, beste bidaiari batek, Von Jarigues sei erraldoi aipatu zituen. 1852an Teófilo Guiardek lau erraldoi berriak aipatu zituen, zaharren antzera eginak; halaber beste bi berri egin ziren, guztira sei izanik. 1876tik 1885 arte kalera atera ziren sei erraldoi hauek baina 1886an Gernikan erre ziren. Ondoren beste batzuk egin ziren baina haietaz ez dago informazio handirik. 1896an hauek dira aipatzen direnak: Don Terencio eta Doña Tomasa, Baserritar-gizona eta Baserritar-emakumea, Turkiarra eta Emakume mairua, eta Beltzak.

1934an Radio Emisora Bilbaina irratiak konpartsa berritua egiteko kanpaina egin zuen. Pertsonaiak aurrekoak bezalakoak ziren; bakarrik beltzen ordez, bikote txinatarra sartu zen.

 
Buruhandiak.

1962ko abuztuaren 19an Radio Bilbao antzeko kanpaina egin zen eta erraldoiak berreskuratu ziren. Pertsonaia batzuk mantendu ziren: Don Terencio eta Doña Tomasa, Baserritar-gizona eta Baserritar-emakumea, Turkiarra eta Emakume mairua. Eta beste batzuk sortu ziren: Ingelesa, Bilbainita, Sardina-saltzailea, Angula-arrantzalea.

1980tik aurrera sortutako Bilboko Aste Nagusiarekin batera konpartsa berritu zen. Pedro Goiriena izan zen berritzeko arduraduna. Pertsonaia batzuk aldatu ziren: Don Terencio eta Doña Tomasa, Baserritar-gizona eta Baserritar-emakumea, Turkiarra eta Emakume mairua, Ingelesa, Bilbainita, Meatzaria, Santutxuko puru-saltzailea, Zamalaria, Marinela, Zumalakarregi eta Isabel II.a.

 
Erraldoiak lanean dultzaineroekin.

1988an, erraldoiak ondatzen ari ziren eta orduan Jose Ignazio Urbieta izan zen haiek berritzeko arduraduna. Bere lanean aurreko belaunaldietako pertsonaietan oinarritu zen. Erraldoi bakoitzak 575.000 pezeta balio zuen.

1998an, futbol-taldean 100 urtemuga zela eta, Athletici omenaldi gisa, Pitxitxi eta Mina egin ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez.. Debako Udala.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu