Bilboko Txirrindulari Elkartea

Bilboko Txirrindulari Elkartea (gaztelaniaz: Sociedad Ciclista Bilbaina) Bizkaiko hiriburuko kirol-elkartea da, txirrindularitza amateurrean aritzen dena.

1904an sortua, harrobi lana egiten du, hainbat mailako taldeak izanik.

Gainera hainbat lasterketa ere antolatu ditu. Lehendabiziko Urkiolako Igoera Bizkaiko Sari Nagusia edo Bilboko Udala Sari Nagusia antolatzeaz gain, gaur egun Bilbo-Bilbo ibilaldi zikloturista ospetsua ere antolatzen du. Elkarteko lehen txapeldun handia Lorenzo Oka izan zen. Bilboko plaza eliptikoan egiten ziren kasterketatan hasi zen, 1906. urtean eta erretiratu zenean, 1913ean, lehiatu zituen 105 lasterketatik 65 irabazi zituela aldarrikatzen buen.

Lehendakariak

aldatu

Luis Fernández de Gamboa (1904-1907)

Francisco Iturribarria (1908-1910)

Fernando Barrita (1911-1914)

Galo Valle (1915-1921)

Lorenzo Oka (1922-1925)

Eduardo Rubio (1926-1930)

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.