Bilboko Labe Garaiak

Dario de Regoyosen margolana
Labe garaien artikulurako, ikus Bizkaiko Labe Garaiak.

Bilboko Labe Garaiak Dario de Regoyos margolari espainiarraren lan ezaguna da. 1908aren inguruan egin zuen. Gaur egun Banco Santander Fundazioaren ondarean dago.

Bilboko Labe Garaiak
Jatorria
Sortzailea(k)Darío de Regoyos
Sorrera-urtea1908
IzenburuaAltos hornos de Bilbao
Ezaugarriak
Dimentsioak35 (altuera) × 26,5 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaMadril
BildumaFundación Banco Santander (en) Itzuli

Historia

aldatu

1908an Regoyos Bilbon egon zen, Espartero kaleko 22. zenbakiko 3. solairuan biziz. Garai horretan eskualdean hainbat obra egin zituen, besteak beste, Bilboko Labe Garaiak. Arrats batean faktura azkarra eta kolorea nagusi dira irudi horretan, ziur aski haren ibilbideetan aurkitutakoa.

Ezaugarriak

aldatu

Altuera: 260 mm; zabalera: 350 mm. Beraz, margolan txikia da. Bertan, ibaiertzeko pasealekuaren lasaitasuna, beste ertzean kokatutako industrien jarduera frenetikoa kontrajartzen dira. Tximinia guztiak kea darie kontrastea handitzeko. Kontraste hori gehiago nabarmentzeko, bi pertsona elkarrizketan jarri zituen, haien bakardadea azpimarratuz. Regoyosek margolari gisa zuen heldutasuna eta argia atzemateko zuen sentiberatasuna erakutsi zituen lan honetan. Paisaiaren eta giza irudiaren arteko konbinazio hori ohikoa da bere lanetan.[1] Beheko ezkerreko aldean sinatuta dago: «Regoyos».

Erreferentziak

aldatu
  1. Juan San Nicolas [1]

Kanpo estekak

aldatu