Bilboko Arkeologia Museoa
Bilbon dagoen Bizkaiko Arkeologia Museoa (ofizialki Arkeologia Museoa - Museo de Arqueología de Bizkaia)[1] Bilbon dagoen Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentroa da. Lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu[2]. Arkeologi Museoak 2009ko apirilaren 3an inauguratu zuten[3][4], aurretik geltokia izandako eraikina propio zaharberritu ostean.
Bilboko Arkeologia Museoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°55′18″W / 43.258704°N 2.921594°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Mallona Galtzadak, 2. 48006 Bilbo eta Calzada de Mallona, 2 |
E-posta | mailto:arkeologimuseoa@bizkaia.eus |
Telefonoa | tel:+34-944-04-09-90 |
Webgune ofiziala | |
Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarraren ondoren, gaur egun, Etor Telleria Sarreigi arkeologoa da zuzendaria.[1]
Euskal Museoaren bildumen zati bat jaso du, eta Bizkaiko lurraldean egindako indusketa arkeologikoetan ateratako objektuekin bere bilduma osatzen jarraitzen du.
Museoaren argitalpenak
aldatuBi argitalpen kaleratzen ditu. "Arkeologi museoa: koadernoak" aldizkari monografikoetan behin behineko erakusketak, kongresuak eta Ondare kulturala gaitzat hartzen dituzte, eta museoko gidan, erakusketa iraunkorra jaso da.
Bildumak
aldatuMuseoak bi fondo mota ditu: arkeologikoak eta dokumentalak
Pieza arkeologikoak
aldatuArkeologia aurkikuntzek osatzen fondo arkeologikoak, indusketa arkeologikoetatik etorritako izaera ezberdinetako objektuek osatzen dituzte (harria, zeramika, hezurra, beira, burdina, ikatza, sedimentuak...).
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez, Arkeologi Museoa Bizkaiko Lurralde Historikoan aurkitutako interes arkeologiko eta paleontologikoko biltegi zentrotzat hartu da.
Bilduma hau bestelako material arkeologikoekin osatzen da, hala nola, Euskal Museoaren eta Eleiz Museoaren jabetzakoak diren piezak, edo urteetan zehar estelak, aztarna arkitektonikoak edota bestelako materialak bildu dituzten partikularrenenak. Azken kasu horretan ere partikularrek titulartasuna gorde dezakete.
Dokumentuak
aldatuObjektuen eta jatorrizko testuinguru arkeologikoen lotura estua kontuan hartuz, bildumaren txosten, ikerketa, planimetria, irudi eta indusketa arkeologikoen txostenekin osatzen da.
Halarik ere, fondo hauen %2 baino gutxiago dago ikusgai, izan ere, dokumentu historikoak diren aldetik, beraien proiektuak aurrera atera nahi dituzten arkeologo eta ikerlariek kontsultatu, aztertu eta iker ditzakete.
Erakusketa iraunkorra
aldatuZazpi bloketan dago antolaturik, kultura epe nagusi bakoitzeko bana: Paleolitoa, gizarte ehiztari biltzaileen garai zabala (K.a. 100000 K.a. 4000); Neolitoa, ehizatik ekoizpenera garapena egiten den aldia (K.a. 4000 K.a. 800); Burdin Aroa, burdinaren lanketa zabaldu eta kastroak eraikitzen dituzten kulturak (K.a. IX. mendea K.o. I. mendea); Erromatar aroa. Lurraldearen ustiapena areagotu egiten eta Inperioaren merkataritza bideak eraikitzen direnean (K.o. I V. mendeak); lehen Erdi Aroa, gerlariek eta nekazarien aroa (K.o. VI-XIV. mendeak), Bigarren Erdi Aroa, hiriko bizitzaren garapenaren unea (K.o XIII-XV. mendeak) eta Aro Modernoa, paisaia berriak sortzen direnean (K.o. XV-XVIII. mendeak).
Paleolitoa
aldatu-
Bolinkobako haga edo sastakai dekoratua eta koba bereko oreinaren hortz zulatuak
-
Santimamiñeko leizean aurkitutako hezurrezko arpoia.
-
Dima udalerriko Axlor kobazuloan aurkitutako Musteraldiko gezi-puntak, Levallois teknikarekin eginak.
Neolitoa
aldatu-
Muskizko Pico Ramos haitzuloan berreskuratutako aizkora landuak eta zeramikazko ontzi zilindrikoa.
Burdin Aroa
aldatu-
Kosnoagako herri gotortua (Gernika)
-
Berreagako estela (Mungia, Zamudio eta Gamiz-Fika
-
Larraganenako estela (Gorliz)
-
Arrolako gotorlekuko indusketetan berreskuratuta.
Erromatar garaia
aldatu-
Foruan aurkitutako Ivilia edo Tutela jainkosaren aldarea. K.o. I - II. mendea.
-
Caligae (erromatar espartinak) batzuen iltzeak
-
Sakonako altxorra (Errigoiti). K.o III. mendea.
Edi Aroa
aldatu-
Setioetan katapultarekin botatzen ziren harrizko bolak. Untzuetako gazteluaren inguruan aurkituak.
-
Erdi Aroko itsasontzi baten hondarrak. Oholak bata bestearen gainean elkartzen ziren kroskoa egiteko (Tringladillo eran).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b [https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2024/06/12/I-607_eus.pdf «I. ATALA. BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO FORU ADMINISTRAZIOA Bizkaiko Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila»] Bizkaiko Agerkari Ofiziala (BAO) (Bizkaiko Foru Aldundia) 113 2024, ekainak 12. Asteazkena.
- ↑ «BizkaiKOA» www.bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
- ↑ Iñaki (koord.), García Casmino. Herri baten erroak. ARKEOLOGI MUSEOKO GIDALIBURUAK 1 / ERAKUSKETA IRAUNKORRA. Bizkaiko Foru Aldundia, 3 or. ISBN 978-84-7752-480-9..
- ↑ Herri baten erroak. Arkeologi Museoa.
Kanpo estekak
aldatu- Euskadiko museoak eta interpretazio zentroak. Open data. Euskadi. https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/euskadiko-museoak-eta-interpretazio-zentroak/Noiz kontsultatua: 2020-07-11
- Arkeologi museoa. Web-gune ofiziala.