Fisikan, bikien paradoxa erlatibitate bereziko esperimentu mental bat da, non bikietako batek espazioan zehar bidaiatzen duen abiadura handiko kohete baten eta etxera itzultzean lurrean geratu den bikia baino gutxiago zahartu dela konprobatzen du. Emaitza hau harrigarria da, biki bakoitzak bestea bidaiari bezala ikusten duelako eta denboraren dilatazioaren aplikazio inozo baten arabera, bakoitzak bestea ikusi beharko luke beranduago zahartzen. Azken finean esperimentu honek, mugimendu egoera desberdinean dauden bi behatzailearen denborarekiko pertzepzioa desberdina aztertzen du.

Paradoxa hau Einsteinek proposatu zuen gaur egun erlatibitate berezia bezala ezagutzen dena garatzen ari zela. Teoria honek denbora eta espazioaren neurriak erlatiboak direla dio, eta ez absolutuak, behatzailearen mugimenduaren menpe daudelako. Testuinguru honetan planteatzen da paradoxa.

Kanpo estekak aldatu