Ireki menu nagusia

Bieira handia edo erromes-maskor handia, sarri erromes-maskorra soilik, (Pecten maximus) molusku kuskubikoa da, Done Jakue bidearen ikur nagusia delako ezaguna.

Bieira handi
Scallop eyes.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaOstreida
FamiliaPectinidae Pectinidae
GeneroaPecten
Espeziea Pecten maximus
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
Iturria Shell of Saint James Itzuli

Kusku asimetrikoduna, erraz ezagut daiteke goiko kuskua guztiz zapala eta uhin moduko saihetsez hornitua dagoelako. Kolore gorri-arrekoa da, batzuetan arrosakara edo orbanduna. Ezaugarri nagusia, animaliengan oso urria, dituen begi katadioptrikoak dira[1], islaz funtzionatzen dutenak. Kuskuak bat-batean itxiz igeri egiteko gai dira (hidropropultsioa).

Sukaldaritzan oso aintzat hartua da. Frantzian, haragiaz gain, guruin genitala ere jaten da. Hau bi ataletan banatua dago: atal arra, zuria, eta atal emea, gorri laranjakara.

Bada beste espezie bat, erromes-maskor txikia (Pecten jacobaeus), Mediterraneoan baino bizi ez dena, eta erromes-maskor handiaren antza handia duena. Badirudi bien arteko alde genetikoa oso txikia dela eta koespezietzat har daitezkeela[2].

Izadian hogei urte izatera irits daiteke.

Ikurtzat erabiliaAldatu

Erromes-maskorra ondorengo hauen ikurra da:

Done Jakue bideaAldatu

Erromes-maskorra ugaria da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Done Jakue bideak Santiago Compostelakoatik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek bieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Done Jakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bieira handi  
  1. (Ingelesez) eyedesignbook
  2. [1]