Bidhya Devi Bhandari

politikari nepaldarra

Bidhya Devi Bhandari, (nepaleraz: विद्या देवी भण्डारी: विद्या देवी भण्डारी;)(Nepal, 1961eko ekainaren 19a) nepalgo politikari bat da. Egungo Nepalgo lehendakaria da , 2015ean aukeratua. Herrialde honetan, kargu hori betetzen duen lehen emakumea da[1]. Nepalgo Alderdi Komunistako[2] presidenteordea izan zen. Parlamentuko bozketa batean hautatua izan zen, 549 botoetatik 327 eskuratzean, Kul Bahadur Gurung garaituz, alderdi komunista ordezkatzen zuelarik.

Bidhya Devi Bhandari

Nepalgo presidentea

2015eko urriaren 29a - 2023ko martxoaren 12a
Ram Baran Yadav (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMane Bhanjyang (en) Itzuli1961eko ekainaren 19a (62 urte)
Herrialdea Nepal
Familia
Ezkontidea(k)Madan Kumar Bhandari (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTribhuvan University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailagradua
Hizkuntzaknepalera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Communist Party of Nepal (Unified Marxist–Leninist) (en) Itzuli
Communist Party of Nepal (en) Itzuli
presidentofnepal.gov.np eta english.presidentofnepal.gov.np

Ibilbide politikoa aldatu

Bhandari 1961eko ekainaren 19an jaio zen Mane Bhanjyangen, Bhojpurren. Bere ibilbide politikoa oso goiz hasi zuen, ezkerreko ikasle sindikatu batean, zehazki, Nepalgo Alderdi Komunistan (marxista-leninista) sartu zenean 1980an.

Nepalgo gobernuko Defentsa ministroa izan zen, eta kargu hau hartu zuen lehen emakumea izan da. [3] Gainera,  Nepalgo Emakume Guztien Elkarteko presidentea izan zen presidente hautatu aurretik.1997an Ingurumen eta Biztanleria ministro ere izateko aukera izan zuen, eta Nepalen ingurumenaren sentsibilizazioaren eta emakumeen eskubideen aldeko kanpaina aktiboa sustatu zuen. 2017ko ekainean UICNren egoitza nagusira joan zen Glandan (Suitza) eta Inger Andersen zuzendari nagusiarekin bildu zen naturaren kontserbazioari eta garapen iraunkorrari buruzko lankidetza hobeari buruz eztabaidatzeko. 2016an, Forbesek munduko 100 emakumerik boteretsuenen zerrendan 52. postuan kokatu zuten.

Momentu erabakigarriak aldatu

Bhandari 1994an eta 1999an parlamenturako hauteskundeetan bi aldiz aukeratua izan zen, Krishna Prasad Bhattarai eta Damanath Dhungana lehen ministroak garaituz, hurrenez hurren[2].  Hala ere, 2008ko Batzar Konstituziogilean galdu zuen. Alderdiak hauteskunde sistema proportzionala aukeratu zuen 2013an Hauteskundeen Bigarren Batzarrean.

Erakundeetan egindako lanak aldatu

CPN-UMLk emandako xehetasunen arabera, Bhandari 1978an sartu zen politikan CPN (ML) Gazte Ligako aktibista gisa, Bhojpur-etik. ANNFSUren Ekialdeko Zonako Batzordeko arduraduna izan zen 1979tik 1987ra. Bere ibilbide politiko aktiboa, hala ere, 1980an CPN (ML) alderdiko kide izan zenean hasi zen. Bhandarik, eskola mailako ikasketak amaitu ondoren, Mahendra Morang Adarsha Campus anitzean izena eman zuen eta bertan ikasleen sindikatuko diruzain hautatu zuten. Era berean, 1993tik aurrera GEFONT-eko emakumeen hegaleko presidente gisa berebiziko papera izan zuen 1997an CPN-UMLko batzorde zentroko kide hautatu aurretik.

Bizita pertsonala aldatu

Bhandari Madan Bhandari Nepalgo buruzagi komunista ezagunarekin ezkondu zen, 1993an Nepalen dagoen Dasdhunga inguruan auto istripu batean hil zena. Istripua hilketa bat izan dela argudiatu da, baina oraindik argitu gabe dagoen kasu bat da.[2]

Fitxategi:Vidhya Bhandari1.JPG

Polemika aldatu

Bhandari lehendakari hautatu zutenetik jarrera alderdikoia hartu izana egotzi diote. Batzar Nazionaleko hauteskundeen ordenantzari eutsi zion 2017ko legegintzaldiko hauteskundeen ondoren gobernuaren osaketa atzeratzeko. Halaber, Deubako gobernuak bidalitako Batzar Nazionalerako hiru kide izendatu zituen, baina berehala onartu zuen datozen lehen ministro KP Sharma Oli-k bidalitako izendapenak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Ap. (2015-10-28). «Nepal gets first woman President» The Hindu ISSN 0971-751X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  2. a b c «Bhandari, Bidhya Devi» International Year Book and Statesmen's Who's Who (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  3. Dinesh, Nandita. (2016-08-02). «Art in Times of Conflict» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).

Kanpo estekak aldatu