Bibliako kanona
![]() |
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Bibliako kanona, judu-kristau tradizioaren ustez Jainkoak inspiratuak diren Bibliako liburuak dira. Kanonaren barruan dagoenari kanoniko deritzo, eta judu-kristau erlijioko joera bakoitzak bere kanona du.
Eliza Katolikoaren kanonaAldatu
Liburu kanonikoakAldatu
ProtokanonikoakAldatu
Eliza Katolikoaren barruan inoiz ez da ipini zalantzetan horien kanonikotasuna.
DeuterokanonikoakAldatu
Inoiz egon dira zalantzak, baina azkenik Eliza Katolikoak kanonean sartu ditu. Protestanteek ez.
Itun Zaharrean: grekoz idatzitako liburuak: Tobias, Judit, 1 eta 2 Makabearrak, Baruk, Sirazida, Jakituria eta Ester Liburuaren zati batzuk(Est 10,4-16,24) Eta Daniel liburuaren beste batzuk (Dn 3,24-90; 13-14).
Itun Berrian: Hebertarrak, Santiago, Judas, 2 Pedro, 2 y 3 Juan, Apokalipsia, y Mk 16,9-20 eta Jn 7,53-8,11.
ApokrifoakAldatu
Liburu hauen kanonikotasuna zalantzan egon da batzuetan, eta azkenean ez dira Biblian sartu.
Eliza Katolikoaren kanonaren sorreraAldatu
Itun zaharreko kanona Hiponako Kontzilioan (393) eta Kartagoko Kontzilioetan (397 eta 419)zehaztu zen, liburu deuterokanonikoak onartzen.
Itun Berriko kanona "kanon muratoriano"ri esker (Erroman, 180) hasi zan zehazten. Hiponako kontziliotik aurrera ez du aldaketarik edukiko.
Itun Berriko liburuak kanonean sartzeko irizpideakAldatu
Elizaren tradizioa eta erabilera: apostoluengandik etortzea, ortodoxoak izatea (doktrina zuzena transmititzea) eta katolikotasuna, hau da, kristau elkarte gehienek erabiltzea.