Biagota X. mendeko emakume bat izan zen, ziurrenik Boleslaus I.a Bohemiakoaren (915-967) emaztea. Biagotaren existentzia txanpon gutxi batzuetan agertzen da, premisliden dinar zaharrenetariko bateko inskripzioan irakur daiteke BIAGOTACOIIIIX edo BIAGOTACOVIIX, hau da, Biagota emaztea. Uste denez txanpon hauek euren ezkontzaren omenez egin ziren.

Biagota
Bizitza
JaiotzaX. mendea
HeriotzaX. mendea (1122/1123 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Boleslaus I, Duke of Bohemia (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak

Boleslaus I.ak lau seme-alaba izan zituen helduarora iristen: Dobrawa, Boleslaus II.a Bohemiakoa, Strachkvas eta Mlada Bohemiakoa. Biagota lau hauen ama ote zen ere eztabaidagarria da eta bere jatorria ez da batere ziurra. Germaniako Erromatar Inperio Santuko estaturen batekoa edo herri eslaviar batekoa izan zitekeen, Bulgarian Blahota eta Bjegota izen ohikoa baitzen.