Ireki menu nagusia

Bi bihotz, hilobi bat Ramon Saizarbitoriak idatzitako bederatzigarren eleberria da. Nobela labur horretan esan daiteke umore beltza dela nagusi. Nobela hau Gorde nazazu lurpean liburuan jaso eta, baita ere, nobela independente bezala argitaratu izan zen. Gorde nazazu lurpean liburuan narrazio hauek biltzen ziren: Gudari zaharraren gerra galdua, Rossetti-ren obsesioa, Marcel Martinen aitatasun ukatua, Asaba zaharren baratza eta Bi bihotz, hilobi bat. Guztien hari amankomuna heriotzaren kezka da.

Bi bihotz, hilobi bat
Datuak
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Narratiba
Orrialdeak 152
ISBN 84-7568-987-6

Eduki-taula

ArgumentuaAldatu

Argumentuak Donostian kokatzen da, Trantsizioaren garaietan. Liburuak Lur entziklopediaren saltzaile euskaldun baten historia kontatzen du. Saltzailea, benetako antiheroi, Flora izeneko emakume batekin ezkondu egiten da eta, diru gutxi daukatenez, neskaren gurasoen etxera doaz bizitzera. Gurasoak oso bereziak dira: amaginarreba ez du protagonista ondo ikusten baina aitaginarrebarekin, Benito, primeran konpondu egiten da. Zoritxarrez Benito hil egingo da eta, ondorioz, Flora eta ama, hasieran baloratzen ez zuten gizona, idealizatzen hasiko dira, protagonistaren kaltez. Amaginarreba eta emaztea haren kontra jarriko dira batez ere Benito hilobi amankomunean lurperatu behar izan zutelako. Eta hortik abiatuko dira protagonistaren arazoak, aitaginarrebaren hilobi baten bila, hasieran, bere gorpuzkinaren bila, ondoren. Bidean beste emakume bat ezagutuko du, Bioleta... Senarraren irudia oso tristea eta gogorra bada, hori guztia umorez eta samurtasunez leuntzen du egileak.

Ideia nagusiakAldatu

Nobelak, umorez, heriotzaren inguruko hausnarketa azaltzen ditu. Ironia eta, batzuetan, sarkasmo erabiliz, Saizarbitoriak heriotzaren inguruko idei desberdinak azaltzen ditu: gorpuzkinak zaintzeko beharra versus horren garrantzi eza, hildakoen idealizazioa, heriotzaren inguruko euskal ohiturak, horren inguruan egun ematen diren aldaketak... Aldi berean, beste lerro nagusia, maitasunaren gastatzearen inguruko hausnarketa dago, bikote harremanan maitasuna galdu ondoren gelditzen den egoeraz, horren ondorioz askotan sortzen den krudelkeriaz.

BibliografiaAldatu

  • Gorde nazazu lurpean. Bakanak bilduma, 1.zk. Donostia: Erein, 2000.ISBN: 84-7568-933-7.
  • Bi bihotz, hilobi bat. Narratiba bilduma, 39.zk. Donostia: Erein, 2000.ISBN: 97-8849-746-6165.

Kanpo loturakAldatu