BiHozkada (musika taldea)

BiHozkada 2015. urtean Amasa-Villabonan sortutako musika taldea da[1].

BiHozkada
Datuak
JatorriaAmasa-Villabona, Gipuzkoa
Musika motapop-rock
Urteak2015-
Taldekideak
Iñaki Lizaso,ahotsa,gitarra
Tomas Lizardi,koruak,gitarra
Nahikari Calleja,koruak,baxua
Txomin Urdanpilleta,bateria
Unai Aldasoro,biolina
Lehengo taldekideak
Oihan Agirretxe, bateria
Informazio gehigarria
https://bihozkada.bandcamp.com/

Ibilbidea aldatu

2015 urte amaieran sortu zen 4 lagun gipuzkoar elkartu ondoren. Lehen laukote hura Tomas Lizardi (kitarra eta koruak), Nahikari Calleja (baxua eta koruak), Iñaki Lizaso (kitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Agirretxek (bateria) osatu zuten. 2016an Bonberenean Mikel Zelaiarekin grabatu zuten 6 kantuz osatutako lehen maketa. 2018an bateria aldaketa egon zen Txomin Urdanpilletak Oihan ordezkatuz eta 5. taldekidea izango den Unai Aldasoro sartu zen biolina eta teklak jotzeko.

2019ko azaroan argitaratu zen 8 abestiz osatutako lehen diska. Fredi Pelaez-ekin Pottoko studioetan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatu zen. Pop-rocka euskaraz sortzen dute.

Taldekideak aldatu

  • Iñaki Lizaso, ahotsa, gitarra
  • Tomas Lizardi, koruak, gitarra
  • Nahikari Calleja, koruak, baxua
  • Txomin Urdanpilleta, bateria
  • Unai Aldasoro, biolina

Diskografia aldatu

  • Pirata Lagun (2016, autoekoiztua)[2]
  • Pirata Lagun II (2018, autoekoiztua)[3]
  • Zure aurrean (2019, autoekoiztua)[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «BiHozkada» BiHozkada (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  2. «Pirata Lagun, by BiHozkada» BiHozkada (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  3. durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).
  4. «Zure aurrean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.