Bhaskara (1114-1185), Bhaskara II.a eta Bhaskara Achārya ("Bhaskara irakaslea") izenez ere ezaguna, matematikari eta astronomo indiar bat izan zen. Bijjada Bidatik hurbil jaio izan zen (egungo Bijapurreko barrutia, Karnatakako estatua, Hegoaldeko India) eta Ujjaingo astronomia behatokiaren burua izan zen, Varahamihiraren eta Brahmaguptaren matematika tradizioa jarraituz.

Bhaskara II.a

Bizitza
JaiotzaBeed (en) Itzuli, 1114
HeriotzaUjjain, 1185 (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa eta astrologoa

XII. mendean, Bhaskara matematika eta astronomia ezagueren gailurra izan zen. Kalkuluan, astronomian, zenbaki-sistemetan eta ekuazioen ebazpenean lortutako ezagutza, beste inork ez zuen lehenago lortu hainbat mendetan. Bere zientzia lan garrantzitsuak hauek dira: Lilavati (aritmetikari buruz), Bijaganita (Aljebra) eta Siddhanta Shiromani (1150ean idatzia eta bi atal dituena: Goladhyaya (esfera) eta Grahaganita (planeten matematika)).

Matematika aldatu

Besteak beste, hauek dira Bhaskarak matematikari egindako hainbat ekarpen:

  • Pitagorasen teoremaren froga azalera bera kalkulatuz bi modu desberdinetan eta gero gaiak ezeztatuz honako formula hau lortzeko:  .
  • ax2 + b = y2 motako bigarren mailako ekuazio indeterminatuen ebazpenak.
  • Bhaskara II.a honako ondoriora iritsi zen: "1 zati zero = infinitu".