Betty Ford
Elizabeth Ann "Betty" Ford (jaiotza abizena, Bloomer; 1918ko apirilaren 8a - 2011ko uztailaren 8a) Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama izan zen 1974tik 1977ra, Gerald Ford, 38. Presidentearen emazte gisa. Oso aktiboa izan zen politika sozialean, eta gerora oso aktibo izango ziren beste Lehen Dama batzuen aurrekaria izan zen.
1974an jasan zuen mastektomia dela eta bularreko minbiziaren inguruko kontzientziazio lana egin zuen. Aldi berean Eskubide Berdintasunaren Emendakinaren babeslea zen, baita abortatzeko eskubidearen aldeko liderra Ameriketako Estatu Batuetako Mugimendu Feministan. Fama handia izan zuen gai gori guztien inguruan iritzia emateagatik, feminismoa, soldata berdintasuna, Eskubide Berdintasunaren Emendakina, sexua, drogak, abortua eta armen kontrolaren gainean, adibidez. 1970eko hamarkadan alkoholismoa adikzio gisa onartzeko lana egin zuen, bera ere alkohola hartzen zuela esaten zuen lehen Lehen Dama izanik.
Etxe Zuria utzi eta gero eskubide berdintasunaren eta feminismoaren aldeko lanean jarraitu zuen. Betty Ford Center sortu zuen, drogen eta alkoholaren abusuaren aurka egiteko.
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |