Betidanik collage-a Tolosako CF plazan dago kokatua. Tolosako ikastetxeetako ume ezberdinek egindako horma irudia da. Nisa Goibururen laguntzarekin, Iñaki Epelde margolariaren omenez, haren pieza bakoitzean inspiratu baitziren beraien collage-a sortzeko. 2015eko ekainaren 19an egindako lana da. Iñaki Epelderen heriotzaren bi urte ondoren argitaratu zuten Betidanik collage-a.