Betegarri (poesia)
Betegarri poesian lerroaren neurria betetzeko soilik jartzen diren hitzak edo soinuak dira.[1] Errima errazari ere deitzen zaio. Bertso bat osatzeko erabiltzen den esaldi hutsala, edo esaldikada superflua izan daiteke ere bai. Horrelako formulak behin eta berriz erabiltzeak poemari intentsitatea eta balioa kentzen dizkio.
Kontzeptua euskaraz
aldatuEuskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian Juan Mari Lekuonak horrela idatzi zuen: "Zenbait bertsotan neurria osatzeko erabiltzen diren hitz osagaiak, esaerak eta klixe moldekoak izendatzeko sorturiko terminoa (Manuel Larramendi). Batzuetan, errimaren amorez sartzen dira, bertsogintzaren kalitatea beheratuz eta prosaismora eta arrun keriara joz. Edozein bertsogintzatan gaitzesten dira errazkeriak eta zabarkeriak, bere neurrian balioztatzen direlarik asmo literarioz egindako errepikak, paralelismoak, geminazioak eta abar".[2]
Bertsolaritzan
aldatuBertsolaritzan badira zenbait kantari bertso saio guztietan gauza berak beti errepikatzen dituztenak, betelana egiten duela entzuleak konturatzeko moduan. Arrazoietara hasita, adibidez, esaldi bera baliatzen badute etengabe: “bistan dena da” edota bertso kantari ari direlarik, “omore onian” bezalako apoio formulak sartzen badituzte lerroa osatzeko. Esaldi horiek betegarri hutsak dira eta bertsoza learentzat nabarmenak. Errimetan ere egon daiteke horrelako formularen erabilera rik: “Bai, noski”; “bata bino hobe dituk/ hogei mila duru” gisakoak.[2]
Antzerkigintzan
aldatuBatzutan barrea eragiteko tresna gisa erabili izan da. Esaterako, Espainiako antzerkian, Pedro Muñoz Secak La venganza de Don Mendo lanean betegarrien erabilera komikoa erakutsi zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=betegarri
- ↑ a b Euskaltzaindia. (2008). Literatura Terminoen Hiztegia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).