Artikulu hau euskarazko partikula gramatikal bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beste (argipena)».

Beste edo Bertze (Nafarroan eta Lapurdin 2. forma, nagusiki, baina ez orokorki[1]) euskarazko izen-sintagmaren osagai gisa sarritan ikusten den elementua da.

Bertze hitzaren lehen agerpena euskara inprimatuan, Linguae Vasconum Primitiae liburuan.

Erabilera aldatu

Hitz hau zein kategoriatakoa den jakitea ez da erraza. Badirudi ber (bera, berau, …) hitzarekin baduela zerikusirik. Hain zuzen, hitz horren kontrakoa edo izango litzateke. Gizon bera esatean, nolabait aipatua edo den gizona aipatzen da. Beste gizona esatean, berriz, guztiz alderantzizkoa da. Beti izenaren ezkerretara doa. Zenbatzailerik baldin bada, joera du zenbatzaileen aurretik kokatzekoa:

  • Etxeko beste bost gizon haiek.

Beste agertzen bada, izen-sintagmak mugatzaileren bat izan behar du, edo zenbatzaileren bat:

  • *Beste gizon etorri da.
  • Beste gizon hura etorri da.
  • Beste gizon bat etorri da.

Beste bi gizon etorri dira.

  • Beste gizona etorri da.

Izenordain gisa aldatu

Izenordain gisa ere –beraz, inolako hornidurarik gabe– erabil daiteke ergatiboan edo datiboan:

  • BESTEK izan ohi du beti errua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. «Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).